2015/5/4
Maiatzaren 9an, larunbatarekin, Nafarroako Musika Eskolen Elkarteak eta Tafallako Musika Eskolak antolatua “Nafarroako Musika Eskolen III. Eguna” ospatuko dute.
Musika protagonista izango duen egunean, ezin bestela izan, mota askotako musika estiloak bilduko dira festa giroan: klasikoa, egungoa (pop, rock taldeak..), herrikoia, artista gazteek eta ez hain gazteek interpretatuak, bost eszenatoki ezberdinetan eta hirian barna kalejiran.
Edizio honetarako Nafarroa osotik etorriko diren 1.100 musikarik baino gehiagok baietza eman dute.
Kontzertuak goizean zehar garatuko dira, 10:00etatik 13:15era.
Honakoa da egunean zehar topatzen ahal denaren laburpentxoa:
Tafalla Kulturguneko eszenatokia: Talde handiak.
Nafarroa Plazako eszenatokia: Bandak.
Arkakusoen Plazatxoko eszenatokia: Rock-pop taldeak.
Kultur Etxeko eszenatokia: Abesbatzak eta Big Band.
Hiritar Zentroko eszenatokia: Gitarra Taldeak eta Ganbera-Taldeak.
Gainera goizean zehar eta Tafallan barna, Talde ezberdinek kalejirak joko dituzte (bandak, gaiteroak, trikitixak, akordeoiak).
Egunari bukaera emateko, parte hartuko duten banda guztiek hainbat pieza joko dituzte elkarrekin, 13:30ean Nafarroako Plazan.