Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko urtarrilak 22

Tafallar mendizaleentzako egitarau oparoa Alaitz Elkartearekin

Foto noticia

Alaitz Mendizale Elkarteak bere 50. urteurrena ekitaldiz betetako egitarau batekin ospatuko du. Urteko lehen seihilekoan zehar hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak izango dira, besteak beste.

Gaur Tafallako Udalean ospatu den prentsaurrekoan, elkarteko kide diren Karmele Biurrun Samaniego eta Juantxo Ibarrola Segura izan dira egitaraua azaltzen. Bertan izan dira ere Tafallako alkatea, Jesus Arrizubieta eta hainbat zinegotzi.

Ostiral honetan izango da lehenengo hitzaldia, bertan Francisco Maldonado mendi-ibilietarako material eta ekipazioari buruz mintzatuko da. Egitaraua ordea, ekainean amaituko da bazkari erraldoi batekin. Aktibitate bereziaz gain, ez dira faltako mendi taldeak hamabostean behin antolatzen dituen ohizko irteerak. Aurten gainera, irteera berezi bate gongo da Belaguara raketekin.

Hauek dira elkarteak antolatutako ekimenak:

 

Urtarrilak 24 ostirala

HITZALDIA: Mendi-ibilietarako materialak eta ekipazioak

Kultur Etxea – 19:00

Francisco Maldonado

 

Urtarrilak 30 osteguna

HITZALDIA: Eguraldia eta segurtasuna mendian

Kultur Etxea – 20:00

Francisco Maldonado

 

Urtarrilaren 31tik otsailaren 25era

ARGAZKI ERAKUSKETA

Kulturgunea

Aurkezpena 31 ostiralean 19:30ean

 

Otsailak 7 ostirala

HITZALDIA eta BIDEOA: Mendia eta abentura

Kulturgunea – 19:00

Sonia Casas

Otsailak 26 asteazkena

PELIKULA: “Kilian Jornet path to Everest”

Kulturgunea – 20:00

Martxoak 1 igandea

Irteera erraketekin Belaguara

Kulturguneko parkinean kotxeekin – 08:00

 

Martxoak 7 larunbata

TAILERRA: Mendiko makilak nola erabili

Irteera Eroskiko parkinetik – 10:00

Francisco Maldonado

 

Martxoak 25 asteazkena

HITZALDIA: Mendiko izkutuko arriskuak

Kulturgunea – 19:00

Jose Ignacio Amat “Rizos”

Martxoak 28 larunbata

TAILERRA: Mendiko oinarrizko orientazioa maparekin eta iparorratzarekin

Miguel Induráin Polikiroldegia (teoria) Buskil Mendia (praktika) – 09:00

Francisco Maldonado, Juantxo Ibarrola

 

Apirilak 5 igandea

TAILERRA: Martxa nordikoari buruzko oinarrizko ikastaroa

PMiguel Induráin Polikiroldegia – 09:00

Gorka Eskiroz

 

Maiatzak 17 igandea

TAILERRA: GPS bidezko track-ak sortzea eta aldatzea

Miguel Induráin Polikiroldegia – 09:00

Francisco Maldonado

 

Maiatzak 31 igandea

Mendiko oinarrizko orientazioa GPS eta mugikorrarekin

Miguel Induráin Polikiroldegia (teoría) Plano Mendia (praktika) – 09:00

Francisco Maldonado

 

Ekainak 13 larunbata

  1. URTEURRENEKO BAZKARIA

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento