
Ermita eta San Gregorio ingurua birgaitzeko dirulaguntza
Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan (19.02.01 azpineurria) Nafarroako Erdialdeko Partaidetzako Toki Garapeneko Estrategien araberako eragiketak ezart...
Topaketa hauek Europako funtsez diru lagunduak izan dira (20.000 euro), Akitania Berriko herriekin mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak laguntzeko. Datorren larunbatean, goizeko 8etan aterako dira autobusak Tafallatik eta 10etan Baigorrin egingo zaie harrera. Lan-bilerak egingo dira, eta erakunde tafallar hauek beren homologoekin bilduko dira Nafarroa Behereko udalerrian:
Gainera, programa ofizialetik kanpo, ikastola, eskualdeko eskolak, AEK eta Pelotazale lagunartea gonbidatuta daude baita ere haien homologoekin bilerak egiteko.
Ondoren, kantarien anaitasun bazkaria egingo da. Eguna amaitzeko, Rotten XIII, Atturri eta The Dotz taldeen kontzertua izango da, arratsaldeko 6etan. Autobus bat Tafallara itzuli eta bestea hurrengo eguneko jaiarekin bat egiteko geratuko da.
Igandean hainbat autobus aterako dira goizeko 8etan eta Baigorrin egingo zaie harrera hamaiketakoa. Tafallako Udala Baigorrikoarekin batzartuko da eta bi herrietako hainbat kultur taldek lehenengo topaketa izango dute. Aurreikusita dago Tafallako Musika Banda, Flamarique Jota Eskola, Tubala Uxoa Abesbatza, dantzariak, txistulariak eta gaitariak bertaratzea.
Ekitaldia aprobetxatuz, bi alkateek senidetze agiria sinatuko dute, musika bandek, koralek, erraldoiek, joteroek eta dantzariek unea girotzen duten bitartean.
Ondoren, bazkari herrikoia egingo da ehunka parte-hartzailerekin eta bi herrietako abeslari eta joteroen emanaldiak izango dira. Amaitzeko, arratsaldeko 5,30etan La Tafallesa Musika Bandak, Miel Otxin Folck taldeak eta dantzari tafallarrek ikuskizuna eskainiko dute. Gaueko 8etan autobusak bueltatzea aurreikusita dago.
Tafallako partaide guztiak, 200 inguru, bidaiara, aperitibora, bazkarira eta kontzertuetara gonbidatuta daude, baxenabartarrak bezala. Laguntzaileentzat eta bertaratu nahi dutenentzat autobusetarako eta bazkarirako txartelak salgai jartzea aurreikusi da, 20 euro inguruko prezioan. Plazak mugatuak dira.
Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan (19.02.01 azpineurria) Nafarroako Erdialdeko Partaidetzako Toki Garapeneko Estrategien araberako eragiketak ezart...
Tafallako Udalak Tafallako La Nava Industrialdean aparkalekuak egiteko obrak sustatu ditu, 50.925,67 euroko aurrekontuarekin. Obren bidez, aparkalekuak prestatuko dira La N...
Urriaren 21ean eta 22an Tafallak ohiko Feriak ospatuko ditu berriro. Programazioaren barruan, urtero bezala, elikagai eta artisau produktuen postuak jarriko dira Nafarroa plaz...