“De improviso show” ostiral honetan Kulturgunean
“De improviso show” ostiral honetan, maiatzak 22, egongo da Tafallako Kulturgunean. Antzerki ikuskizun inprobisatu desberdin, bakar eta errepikaezina. ...
Datorren urtarrilaren 28an Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta Tafallan izanen dira Sexberdinak antzezlana aurkezten. Obra soilik 60 ikuslerentzat egina dago, eszenatokian bertan kokatuko direnak. Arratsaldeko 20:30ean izango da 8€ko sarrerarekin.
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
“De improviso show” ostiral honetan, maiatzak 22, egongo da Tafallako Kulturgunean. Antzerki ikuskizun inprobisatu desberdin, bakar eta errepikaezina. ...
Datorren maiatzaren 21ean, ostegunean, “Yayacletak” jardueraz gozatzeko aukera izango da Tafalla herrian. Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Kirol ...
Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, atsegin handiz gonbidatzen zaitu “Emakumeen futbolari askotariko begiradak: beste futbol bat posible da...” hitzaldi-solas...