Covid-19aren krisiak gogor kolpatu ditu herriko saltokiak. Egoerari aurre egiteko, Tafallako Merkatari Elkarteak bertako dendetan erosten jarraitzeko kanpaina bat martxan jarri du, hauek ateak ireki ezin dituzten arren.
ASCOTAko dendaren batean zerbait erosi nahi baduzu saltokiarekin kontaktuan jarri eta eskaera besterik ez duzu egin behar. Bideo-deiaren bidez dendako produktuak ere zuzenean ikusi ahalko dituzu nahi duzuna eskuratzeko. TELE-ASCOTAk eramango dizu dena etxera, gasturik Gabe. Itzulerak egiteko alerta egoera amaitu arte epea izango duzu eta ordaintzeko modu ugari dituzu aukeran: banku-transferentzia, bizum, datafono, etab.
Ez ahaztu: lagundu itzazu herkideak. Herrian kontsumitzea herria egitea da.
#TafallanBadago