Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko azaroak 28

Tubala Brass Week, abenduko soinu banda Tafallan

Foto noticia

Metalezko haize instrumentuetan oinarritutako jaialdiak bere zazpigarren edizioa ospatzen du Tafalla Kulturgunean abenduaren 3tik 8ra

Zazpigarren aldiz Tubala Brass Week izango da Tafallako egitarau musikalaren protagonista abenduko zubian. Metalezko haize instrumentuak protagonistatzat dituen jaialdiak kontzertuak, hitzaldiak, instrumentu erakusketak, folk musikari buruzko tailerra eta musikari handien eskuko klaseak konbinatzen ditu.

2019ko irakasle plantilla lehen mailako musikariz osatuta dago, hala nola, Los Angeleseko Filarmonikako tronboilari bakarlaria den David Rejano edo saritua izan den Epsilon Ensemble laukote frantsesa. Beste izen ezagun batzuk daude ere, adibidez, Sebastián Gil ikerlari eta tronpetsista kanariarra, Ruben Simeo galizarra edo Bilbotik datorren Alberto Urretxo. Ohikoa den bezala, ikasten dabiltzan umeek haien lekua izango dute, La Muza Banden eskutik egingo den folk musika tailerrean.

Izena emateko, sarrerak erosteko edo egitaraua ikusteko informazio guztia hemen aurkitu dezakezu: http://tubalabrassweek.com/eu/hasiera

Sarrerak erosi

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento