Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2014ko abenduak 8

“TubalaKids tronpeta I. Lehiaketa”ko irabazleak

2014/12/8

finalistas I concurso de trompeta -Tubala Kids-Javier Navarro, 14 urteko iruindarra, Tafallako Mencos Jauregian ospatu den TubalaKids Tronpeta I. Lehiaketako irabazlea izan da.  Erdi Mailako bigarren mailako ikasle honek Schagerl tronpeta akademikoa jaso zuen sari gisa eta Cristina Sota Tafallako Alkatesak diploma eman zion.

 

Bigarren lekuan, Aitor Arizala 14 urteko tafallarra izan da, Erdi Mailako Hirugarren mailako ikaslea, dagokion diploma eta SilentBrass sordina jaso ditu Cristina Arconada eta Juan Andrés Ramírezen eskutik.

Azkenik, Íñigo Rípodas, 12 urteko iruindarra, musika eskolako azken mailan dagoena, hirugarren postuan geratu da. José Javier Calvo eta María Asun Esparza zinegotziek Schargel sinadurako artisten musika sorta eman zioten. Bestaldetik beste hiru finalistek: Xabier Gabiola, Beñat Sanz y Katia Molina CD batzuk jaso dituzte Sergio Guarnéren eskutik, Schargel artistarenak, lehiaketa babesten zuen sinadurarenak, alegia.

Kanporaketaren lehen fasea Tafallako Kultur Etxean izan zen larunbata goizean. Bertan 16 izangai neurtu ziren Tafallako Mencos Jauregian arratsaldean ospatu zen konporaketarako pasea lortzearren.

Finalean, sei musikarik  Veraciniren ‘Sonata para trompeta y piano’ (lehenengo eta bigarren mugimenduak) eta Brotonsen ‘Divertimento’ interpretatu behar izan zituzten. Emanaldia bitartean Arkaitz Mendoza piano joleak lagunduta egon ziren eta epaimahaiaren deliberazioa bitartean Chopinen ‘Nocturnos 5, 10 eta 20 Zb’ eskaini zien bertaratutako guztiei. Epaimahaia honako hauek osatzen zuten: Javier Losarcos, Iruñeko “Pablo Sarasate” Musika-Kontserbatorio Profesionaleko tronpeta irakaslea; Ramón García, Nafarroako Musika-Kontserbatorio Nagusiko tronpeta katedrako irakaslea; Erlantz Fernández, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorio Profesionaleko tronpeta irakaslea; Sergio Guarné, Artista Schagerl eta Monzon (Huesca)ko “Miguel Fleta” Kontserbatorio Profesionaleko tronpeta irakaslea; eta José María Velasco, Tafallako Udal Musika Eskolako zuzendaria.

Lehiaketa hau Tafallan abenduaren 2tik 8ra bitartean ospatu den TubalaBrassWeek bigarren edizioko berrikuntzetako bat izan da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento