Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Nafarroako Foru Administrazioa COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezkoak ziren prebentzio neurriak onesten joan da. Baina 2020ko udazkenetik aurrera, kutsatzeen kopurua gora egiten ari zela ikusita, beste neurri batzuk hartu behar izan ziren, mugikortasuna mugatzeko eta turismo eta ostalaritzako zerbitzuetako ordutegiak egokitzeko; neurri horiek eman ziren urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren babesean, haren bidez alarma egoera deklaratu baitzen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.
Neurri horiek larriagotu egin dute turismoaren eta ostalaritzaren sektoreen egoera ekonomikoa, baita jarduera horiekin lotura duten beste batzuena ere, ezarritako murriztapenek batez ere sektore ekonomiko horiei eragiten dietelako.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 70/2020 Ebazpenaren bidez, 20 milioi euroko lerro bat ezarri zen ostalaritzan eta turismoan jarduera bertan behera uzteak eragindako galerak arintzeko. Laguntza hura baliatu zen enpresa eskatzaileei 2020ko 5 hilabetetako gastu operatibo finkoak (6 hilabetetakoak, gaueko aisialdiaren kasuan) konpentsatzeko, alegia administrazioak ezarritako murriztapenen arabera kalkulatutako epean izandakoak.
Ezarritako neurri murriztaileak luzatzen ari direnez, zuzeneko beste laguntza batzuk hartu behar dira sektore horientzat, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioei aurre egiteko; neurri horiek gehituko zaizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak arlo ekonomiko eta fiskalean hartutako beste neurri guztiei.
2021eko laguntza deialdiaren aplikazio eremua aurrekoa baino zabalagoa da, eta, horrela, aurreko deialdian kanpoan gelditu ziren kolektibo batzuk ere onuradun izaten ahalko dira, baldin eta egoitza fiskala eta lantokiak Nafarroan badituzte 2020ko urriaren 1a baino lehenagotik eta oinarri arautzaileetan ezarritako epigrafeetan sarturik badaude: ostalaritza eta turismoarekin lotura duten handizkako merkataritzako jarduerak betetzen dituzten enpresak, landetxe, landa apartamentu eta etxebizitza turistiko alokatzekoak eta turismo aktibo eta/edo kulturalean aritzen direnak.
Laguntza hauen xedea da konpentsatzea enpresek beren gain hartu behar izan dituzten gastu finkoak, zeinei ezin baitiete aurre egin, diru-sarrerak gutxitu zaizkielako.
Gastu finko horien zenbatekoa zehazteko, kontuan hartu da sektorearen diru-sarreren eta gastuen egitura, Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) emandako datuak oinarri harturik. Xede horrekin bat, laguntzen onuradun izateko, enpresek, gutxienez, beren jarduera ekonomikoaren %20ko jaitsiera izan behar dute fakturazioan, 2019ko eta 2020ko zenbatekoak alderatuta.
Edozein kasutan, laguntzaren zenbatekoa 75.000 eurokoa izanen da gehienez, eta gutxienekoa ez da 1.710 euro baino gutxiagokoa izanen, inola ere.
Laguntzetarako 5 programa ezartzen dira, haien ezaugarrien eta baldintzen arabera.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...