Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko abuztuak 20

Txistularien Alardea eta Tafalla Kantuz jaien azken eguneko protagonistak

Foto noticia

2015/8/20

Tafalla KantuzJaien azken egunean Euskara Batzordeak antolatutako ekitaldiak nabarmentzen dira, 12:00etan Baigorri Elkartetik abiatu den Tafalla Kantuz ekimenarekin, kaleak euskal doinuekin girotuz. Kantuzale andana batu da deialdira eta eguna osatzeko asmoz herri bazkaria eta arratsaldeko dantza saioa izan dira.

Halaber, Txistularien Alarde Handia aurten ere ikusle gehien bildu duen ekitaldietako bat izan da. Tafallako jaietan 46. urte betetzen dituen hitzordua da. Foruen plazan izan da emanaldia eta bertan 75 partaidek hartu dute parte, txistulari, metal, perkusionista eta dantzarien artean, besteak beste. Itziar Zigandaren zuzendaritzapean, txistu musika errepertorio zabalaz gozatu ahal izan dute bertaratuek.

Alarde txistularis

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento