2015/5/29
HIRI UDALEKUAK
2006 urtetik Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, Hiri Udalekuak antolatu izan ditu oporraldi guztietan: Eguberrietan, Aste Santuan eta Udaldian.
Hiri Udalekuen garapena Tafallak sinatua duen Adiskidetze Itunean eta Gizon-Emakumeen arteko Aukeren Berdintasun Planean kokatzen da. Udalekuen helburua bada oporraldietan familiaren bizitza, lana eta pertsonen adiskidetzea erantzunkidetasunez erraztea.
Hemendik aurrera, Udalak hartutako Akordioaren arabera, Hiri Udalekuak Tafalla Kirol Hiriak antolatuko ditu.
2015eko Udako Hiri Udalekuak
Horrela, Tafalla Kirol Hiriak hainbat jarduera antolatu ditu Tafallako Udako Hiri Udalekuen edizio berrian kokatuak.
Asteka egingo dira, ekainaren 29tik abuztuaren 7ra. Izen eman ahal izango da ekainaren 1etik 7ra Kirol Hirian eta ekainaren 11tik 19ra 012ren bidez.
KOLONIEI BURUZKO ARGIBIDEAK (76 Kb)