Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko uztailak 16

UDAL BANDOA | Barbakoak eta suteak

Foto noticia

ON JESUS ARRIZUBIETA ASTIZ, TAFALLA HIRI O.N. ETA O.L.EKO UDAL O.I.AREN ALKATE-PRESIDENTEAK

JAKINARAZTEN DU: Uda garaian areagotzen den sute arriskua kontuan hartuta eta baso suteak ekiditeko zoru ez urbanizagarrietan suaren erabilera arautzen duen gaur egun indarrean dagoen uztaila 4ko 237/2017 zenbakidun agindu forala dela eta, gure herrian dauden hiri lursailen segurtasun, garbitasun eta apaindura ziurtatzea udal konpetentzia izanik, erabat debekatuta dago suaren erabilera, hala nola barbakoa, kanping-gas etabarren erabilera uztailaren 17etik irailaren 30era Santa Luziako pinudiaren inguruan dauden honako kaleetan: Artajona, Concepción, Santa Luzia, Belena de San Nicolás, Juan de Ancheta, La Peña, Alto de la Muralla eta Poyo. Honetaz gain ez da pinudia bera inguratzen duten bideetan ere horrelakorik onartuko.

Esandakoagatik, Santa Luzia pinudia mantentzeko herritarren laguntza eskatzen da, eta abisua luzatzen da alkatetzaren bando honetan adierazten dena betetzen ez duenari dagokion isuna ezarriko zaiola.

Bide publikoan barbakoak egin ahal izateko baimena jasotzeko espazioak honako baldintzak bete beharko ditu:

1.- Zonaldea zolagaindua egotea

2.- Sua egiteko erabiliko den tresna barbakoa, bidoi edo txapa izatea, beti ere zola zainduz.

3.- Erregaia xirmendu, ikatz begetala edo butanoa izan beharko du.

4.- Sua eta kotxe edo kaleko altzariekiko segurtasun distantzia hiru metrotakoa izan beharko du.

5.- Zonaldearen garbiketa antolatzen duenaren ardura osoa izango da.

6.- Antolatzaileetako pertsona bat ekintzaren arduradun bezala identifikatu beharko da, udal zerbitzuek hala eskatzen badute.

BANDOan argitaratzen dena denon ezagutzarako.

Tafallan, 2021ko uztailaren 16a

Jesús Arrizubieta Astiz, Tafallako alkatea

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Bisita gidatua Juncal aintzirara

Bisita gidatua Juncal aintzirara

Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento