Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko uztailak 14

Udal BANDOA | Baso Suteen ondoriozko Larrialdietarako Babes Zibileko Planaren 1. maila aktibatu da

Foto noticia

JESÚS ARRIZUBIETA ASTIZ JAUNA, TAFALLAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUAK

JAKINARAZTEN DU: Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak Baso-suteen ondoriozko Larrialdietarako Babes Zibileko Planaren 1. maila aktibatu du 2022ko uztailaren 11n, hurrengo egunetarako aurreikusitako tenperatura altuen eta sute-arrisku nabariaren aurrean. Prebentzio-neurri bereziak dira, herritar guztiek nahitaez bete beharrekoak, ekainaren bigarren hamabostaldian Nafarroan bizi ditugun egoerak saihesteko, hainbat sute aktibo eta kontrolik gabekoak izanik.

Ezarritako neurriek foru lurralde osora zabaltzen dute sua aisialdirako erabiltzeko debekua, kanpoan eta errepideetako atsedenlekuetan barbakoak egiteko bereziki prestatutako lekuak barne. Era berean, murrizketa horien barruan sartzen da material piroteknikoa ez erabiltzea zuhaitz, zuhaixka edo sasi landaretzaz estalitako lurretatik 300 metro baino gutxiagora. Jarduera piroteknikoa Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko baimenarekin bakarrik egin ahal izango da.

Beste muga batzuk ezarri dira arriskutsutzat jotzen diren jardueretarako, sute-arrisku handiko egungo egoeraren esparruan, hala nola errekuntzako ibilgailu motordunak Nafarroako hegoaldeko pista eta baso-bideetatik igarotzea debekatu da (Tafallako eskualdea barne), eta indarrean jarraitzen dute baso-suteak eragin ditzaketen makineria (uzta biltzeko makinak, paketatzeko makinak edo lastoa birrintzeko makinak) erabiltzen duten nekazaritza eta baso-lanetarako murrizketek.

Horregatik, herritarren laguntza eskatzen da gure hiri eta landa ingurunea babesteko, egungo bero-bolada dagoen bitartean behintzat, eta ohartarazten da Alkatetzaren bandoan ezarritakoa ez betetzeak dagokion isuna ekarriko duela.

Tafallan. Jesús Mª Arrizubieta Astiz alkatea.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento