JESUS ARRIZUBIETA ASTIZ JAUNAK, TAFALLA HIRI O.N. ETA O.L.EKO UDAL O.I.AREN ALKATE-PRESIDENTEAK
JAKINARAZTEN DU: Indarrean dagoen Zezenketa Ikuskizunei buruzko Araudian ezarritakoa betez, debekatuta dago zezen-plazako ukuiluetara jendea sartzea, albaitariek zezenak aztertzeko lanak egiten dituzten bitartean eta zozketa egiten den bitartean.
Lan horiek bukatu ondoren, jendea apartadora sartzeko baimena emanen da.
MODU BEREAN JAKINARAZTEN DU: Zezenen apartadoan bete beharreko gutxieneko funtzionamendu-arauak honela ezartzen dira:
- Bertaratutako jendearen portaera errespetu eta isiltasun handikoa izanen da une oro, arduradunek abereak bakartzen dituzten bitartean, eta arau hori betetzen ez dutenak berehala kanporatuko dira barrutitik.
- Edozein arrazoirengatik, bertaratutako ikusleren batek, bere jokabidearen bidez, zezenen bat zezenketan erabilezin uztea eragiten badu, horrek eragindako kalteen eta gastuen erantzule zuzena izango da.
BANDO bidez argitaratzen dena, denek jakin dezaten.
Tafallan, 2021eko urriaren 18a. Jesús Arrizubieta Astiz, Alkatea