Tafallako Udalak garai batean herriko Errege Jauregia zenaren despensa gisa funtzionatzen zuena erosi nahi du, bere ondarean sartzeko eta bertako eskaintza kultural eta turistikoa handitzeko. Onartu berri diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 55.000 euro bideratzen dituen zuzenketa bati esker erosi eta berritu ahal izanen da espazioa.
Harrizko soto gangatu hori Kolasako patioan dago, gazte etxearen ondoan, eta errege-gorterako beharrezko hornidurak gordetzeko lekua izaten zen. Hasiera batean esku pribatuetan geratu bazen ere, Udalak orain erosteko asmoa du, salgai zegoela jakin ondoren. Gunea bisita gidatuetan erakusteko prestatuko da
Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotzi Carlos Montoyak adierazi zuenez, “ideia hori aurretik kontuan hartu bazen ere, aurten arte ez zen horri buruzko neurririk hartu”. Aurrekontua onartu ondoren, orain erosketa egiteko eta espazioa egokitzeko epeak ezartzea espero da.