Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko otsailak 4

Udalaren deialdia hurrengo asteazkenean, otsailak 13, “Babes berdea Tafallarentzat” proiektuari buruz hitz egiteko

Foto noticia

Auzokide agurgarri hori

Tafallako Udalak herriko auzokide guztiak gonbidatu nahi ditu bilera batean parte hartzera, hain zuzen ere, Tafallako babes berdea egiteko proiektuaren inguruan eginen den bilkurara. Bertan gai honetan zure iritziak eta iradokizunak ematen ahal dituzu. Egitasmo honek gure hiriaren alderdi zaharra babestu nahi du klima aldaketak ekarriko dituen ondorio txarretatik, beroketa globalaren ondorioz etorriko dena. Gainera, bere xedea da Tafallari bestelako hobekuntzak ekartzea, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren inguruan.

Saio honetan aztertuko dugu nola lagun dezakeen proiektu honek abiada bizian ari den klima aldaketari egokitzen, etorkizunean, gure babesa bermatzen eta nola ekimen honen bidez gure herrira beste onura batzuk ekar dezakeen.

Honengatik guztiarengatik proiektu hau EGOKI2 programaren barnean sartuta dago, NELS Sareak gauzatzen ari dena, Nafarroako Gobernuak sustatuta, eta, Biodiversidad Fundazioaren bidez. Trantsizio Ekologiko ministerioak lagunduta. Horrekin Tafallako udalak bat egin du.

Beraz, honetarako eginen den bilerara parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, hilaren 13an, asteazkenarekin, 19,30an hasita 21ak arte, Tafallako Kulturgunean.

Zure iritzia oso garrantzitsua da gure herriaren etorkizunerako: etorri, parte hartu eta animatu zure auzokideak parte hartzera.

Etorriko zarelakoan, agur beroa.

Antolatzeko komenigarria da izen ematea 012 telefonoaz, info@tafalla.es helbidera mezu bat bidaliz edo udalaren Bulego Bakarrean. Mila esker.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento