Tafallako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskarazko udalekuetara joateko diru-laguntzak emango ditu, honako hauen arabera:
XEDEA
Deialdi honek arautzen dituen laguntzek helburu dute euskarazko kanpamentuek (eduki ludiko, kiroletako eta/edo naturarekiko lotura) 2020ko ekainaren 15etik irailaren 15erako aldian zehar sortu duten gastuak, nolabait, finantzatzea.
BALDINTZAK
Diruz lagunduko dira:
- Osorik euskaraz egindako udalekuak eta D modeloko ikasleentzat (herri eskolan edo ikastolan); hau da, gaua etxetik kanpoko kanpamentuetako egonaldiak.
- Kanpamentu 1 haur/gazte bakoitzeko lagunduko da.
- Kanpamentuaren iraupena ez da izanen 5 egunetatik (4 gautan) beherakoa, ez 15 egun (14 gautan) baino gehiagokoa, eta burutuko da udako oporretako aldian zehar, aurtengo ekainaren 15etik irailaren 15a bitartean.
Dirulaguntza honetatik kanpo egonen dira:
- Txangoak edo bidaiak.
- Herrian edo herritik hurbil egiten diren kirol campusak edo bestelako jarduerak, barnetegirik behar ez dutenak.
- Onarpen prozesuan sexudiskriminazioa erabiltzen duten kanpaldiak, nesken edo mutilen izen-ematerik uzten ez dutenak. Pertsonako/urteko kanpaldi bakar bat baino ez du diruz lagunduko Tafallako Udalak, eta ez dira onartuko Udalaren beste alor batzuen diru-laguntzak jaso dituzten mota horretako jardueren eskaerak.
PERTSONA ONURADUNAK
Hurrengo baldintzak biltzen dituzten pertsonek laguntza hau eskatu ahal izanen dute euskarazko kanpamentuei laguntzeagatik:
- 16 urtetik gorakoa izatea.
- Tafallan erroldatuta egotea. Kanpamentuaren amaitze datan laguntzaren erabateko laguntza jasotzeko erroldatuta egon behar du. Alderantziz gertatzen bada kalkulu proportzionala baja-dataren arabera egingo da.
- Tafallako Udalarekiko zergabetebeharrak egunean edukitzea, Udalak ofizioz egiaztatuko duena. Egunean ez egotekotan, onuradunak laguntzaren eta zorraren zenbatekoaren diferentzia jasoko du, eskatzailearentzat diferentzia positiboa izanez gero.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA.
Eskaerak Tafallako Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira edo, bestela, Erregistro telematikoaren bidez, laburpena NAOn argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Epea luzaezina izanen da eta epe horretatik kanpo ez da eskaerarik onartuko.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.
Agiri guztiak jatorrizkoak edo Udalak konpultsatuak izanen dira. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera tratatuko dira eskatzaileen datuak. Eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Tafallako Udalaren Erregistroan edo Erregistro telematikoan:
- Diru-laguntzaren eskaera (Tafallako Udalean eska daiteke edo webgunean deskargatu) eskaria.
- Pertsona eskatzailearen NANaren fotokopia edo udalekura joan den adingabeko legezko aita/ama/tutorearen fotokopia.
- Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria (banketxeak igorrita), kuotaren %100 ordainduta dagoela dioena.
- Diru-laguntza zein bankulibretatan jaso nahi den, haren lehendabiziko orrialdearen fotokopia (IBANa).
- Adingabeak zein ikastetxetan ikasten duen, hango eskolatze ziurtagiria, non agertuko baitira ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua.
- Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira –euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka–bai eta bertaratze ziurtagiria ere.
Akatsak zuzentzea. Aurkeztutako eskabidean agiri edo daturen bat falta bada, Udalak hamar egun naturaleko epea izanen du eskaera osatzeko, jakinarazpena jasotzen denetik hasita. Epe hori iraganik, eskatutako dokumentazioa edo datuak aurkeztu ez badira, ulertuko da eskatzaileak eskaerari uko egiten diola.
LAGUNTZEN KOPURUA.
- Deialdi honen objektua burutzeko 2020ko aurrekontuetan onartutako partidarekin kontatuko du, eta hartarako 1.400 euro erabiliko dira. 0 3350 4800000 “Euskarazko udalekuetarako laguntza” partida du izena.
- Dirulaguntzaren kopuru ekonomikoa guztizko kostuaren % 40a izanen da, eta laguneko eta kanpamentuko 125€ko maximoa.
- Laguntzen zenbateko osoak udal aurrekontuetan deialdirako gordetako diru-izendapen ekonomikoa gainditzen badu, ezarritako baldintzak betetzen dituzten deialdiaren onuradunen artean hainbanaketa egingo da.
- Diru-laguntza emateko prozedura lehiaketa bidez izapidetuko da. Horretarako, laguntzak ematea denboran eta moduan aurkeztutako eskabideak aztertuz egingo da, hirugarren puntuan ezarritako baldintzak aplikatuz.
EBAZPENA ETA JAKINARAZTEKO EPEA
- Dirulaguntzaren ematea Alkatetzaren erabakiaren bitartez eginen da.
- Emakida-prozedura ebazteko epea hilabetekoa izanen da, eta jakinarazpena 10 eguneko epean eginen da. Laguntzak emateko ebazpena udalaren web orrian argitaratuko da www.tafalla.es
- Ordainketa behin bakarrik eginen da bankuko transferentzia bidez emandako kontu korronteko zenbakira, eta hilabeteko epean eginen da dirulaguntza ematen den ebazpena ematen den egunetik hasita.
INTERPRETAZIOA
Deialdi honetan izan daitezkeen arazoak ebazteko eskumena Tafallako Udalak du, ez beste inork. Oinarri hauetan jaso ez den gainerako guztirako, honako hauek aplikatuko dira: Dirulaguntzei buruzko Udalaren ordenantza, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, haren erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta haiekin bat heldu den gainontzeko araudia, aplikatzekoa dena.
ERREKURTSOAK
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren contra, hautara, errekurtso hauetakoren bat para daiteke:
- ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
- GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, HILABETEKO EPEAN, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
- BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, HILABETEKO EPEAN, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.