2017/10/16
“La Kolasa” Gazte Etxeak udazken honetarako hainbat ekimen antolatu ditu, besteak beste: Aisialdirako Aurremonitore kurtsoa, Hiri-artearen (Graffittiaren) oinarrizko baliabideak ikasteko tailerra, DJ-entzako kurtsilloa, oinarrizko konponketak eta arropa kustomizatzea, etab. Kurtsillo guztien kuota 10€koa izango da 13-30 urte bitarte dituzten pertsonentzat. 30 urte baino gehiagokoentzat eta Tafallan erroldaturik ez daudenentzat ordea, 25€koa izango da. La Kolasak laguntza eskainiko die kurtsilloen inguruan informazio gehiago jaso nahi duten pertsonei.
E-maila: lakolasa@hotmail.com
Telefono zenbakia: 948 704 177
Helbidea: Calle Mayor, 42 (Patio de la Colasa)
Kontsultatu hemen egitarau osoa