Bihar, ostirala 18:30ean, irekiko da eta Kulturguneko Erakusketa Gelan eta bertan ikusgai egongo da datorren martxoaren 1a arte.

Gainera, otsailak 13 ostegunean 18:30ean mintzaldi bat egongo da Maria Ozcoidi erakusketaren komisarioarekin eta 14ean, ostirala, 18:30ean ere bai, arte eszenikoen zuzeneko erakustaldia izanen da Maia Villoten eskutik.
Uholdeak, Nafarroako Foru-komunitateko kultura espazio desberdinetan barrena bidaiatzen duen Nafarroako artisten lanen erakusketa programa ibiltaria da.
Publiko osoari irekitako jardueraz osatutako erakusketa bat da, honekin, arte garaikidea hedatu nahi da urtero Nafarroan barrena, lekuko artistak ekoizpen espaziotik haratago indartuz, eta herritar guztiei arte garaikidearen planteamenduak itzultzeko saiakera eginez.
2019ko Uholdeak programaren izena “Mahaira” da, bertan, María Ozcoidi komisarioak lurraldea, etxea eta identitatearen inguruan hausnartzen du; publikoa afera hauen inguruan arakatzera gonbidatuz Nafarroako artisten lanen bidez. “Mahaira” trukaketa bat da, mahaiaren inguruan aurki daitezkeen gaiak, esaterako, lurraldea, mugak, lankidetza, ekoizpena, botere harremanak edo gastronomia jorratzen dituzten ikusizko artistekin eta artista eszeniko garaikideekin jorratuz.
Bost artista nafarren erakusketa, seigarren artista baten zuzeneko ekintzek osatuko dute, bai eta Uharte Zentroko hezkuntza taldeak gidatutako bitartekaritza eta hezkuntza programa batek ere.