Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko irailak 20

Uholdeengatik kaltetuak izan diren enpresen balorazioa aurkezteko epea ireki da

Foto noticia

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak, aurreko uztailaren 8an uholdeengatik kalteak jasan zituzten merkataritzako, turismoko, zerbitzuetako edo beste jarduera ekonomiko mota batzuetako establezimenduen titularrek, jasandako kalteen balorazioa egiteko epea zabaldu du gaur, baita jarduera ekonomikoarekin jarraitu ahal izateko egin behar izan dituzten edo aurreikusi dituzten gastu guztiak aurkezteko.

Komunikazio honen helburu bakarra informazioa biltzea da, izandako kalteen berri orokorra izateko, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak behar diren laguntzak onets ditzan balioko du.

Komunikazio hori aurkezteko epea datorren urriaren 15ean bukatuko da, eta horretarako Erregistro Orokor Elektronikoa erabiliko da

Informazio hau nola aurkeztu:
Jaitsi inprimakia esteka hau erabiliz.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalarekin:
Tfno.: 848 44 77 38
Email: comercionavarra@navarra.es

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento