Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko otsailak 13

Umeen Minbiziaren Aurkako I Martxa Tafallan

Foto noticia

Escolapios ikastetxeak eta ADANOk, minbizia sufritzen duten umeak laguntzen dituen nafar elkarteak, aurkeztu dute datorren martxoaren 15ean ospatuko den Umeen Minbiziaren Aurkako I Martxa.

Escolapioseko ikaslegoaren aurrean eta Udaleko zinegotziek lagunduta azaldu dira gaur goizean martxaren nondik norakoak. Bertan izan dira David Corbacho, ikastetxeko zuzendaria; Merche Almiñana, ADANOko lehendakaria era Fermin Lorente, ingelera irakaslea.

Azken honek azaldu duenez, ekimen hau ikastetxearen helburu pedagogiko eta sozialetik abiatuta irten zen. “Guztiz egokia iruditu zitzaigun martxan bildutako etekinak Adano bezalako elkarte bati bideratzea, honek Tafallan eta bere eskualdean dauden minbizi kasuekin zuzenean lan egiten baitu”, azaldu du Ferminek.

Proiektua pasa den kurtso hasieratik dator eta iazko irailetik lantzen ari da klaseetan. Zentzu honetan, ikasleek egiten ari diren lana azpimarratu nahi izan du, hauek arduratzen ari baitira martxaren antolakuntzaz. Txikienetatik, lazoak eginez, handienetara, martxaren kontabilitatea kudeatzen, kartelak ipintzen edo kaleetatik parte hartzaileak bilatzen. Zentzu honetan, Escolapiosetik argi utzi nahi dute “Ikastetxearen filosofiaren baitan dagoela ikasleak errealitatean kokatzea, eta martxa hau horretarako baliagarria izan daitekela”.

Eskolako bozeramaileek, bai instituzio edo kirol entitate zein bertako saltetxe edo biztanleengatik jaso duten harrera ona eskertu dute. Horren adibide da iada 1000 pertsona baino gehiagok izena eman dutela.

Inskripzioa www.rockthesport.com helbidearen bitartez egin daiteke datorren otsailaren 19a arte, 6 eurotan. Hala ere, egunean bertan ere dortsalak erosi ahalko dira.

Martxa

Egunean zehar beste pertsona ugarik haien kabuz antolatutako ekimenak ere izango dira. Hala nola, zunba, musika, APYMAk ipinitako barra bat edo zozketak. Ibilbidea lau kilometro eta erdikoa da, “ordu eta erdiko paseoa Tafalla ingurutik” antolatzaileen hitzetan. Honen harira, laisterketa bat ez dela azpimarratu dute. 10:45etan abiatuko da Escolapiosetik Nafarroako Plazan bertan bukatzeko.

ADANO, 1989tik umeen minbiziaren aurka borrokan

Elkarteak minbizia sufritzen duten umeak eta haien familiak laguntzen ditu hainbat esparrutan: laguntza psikologikoa, laguntza sozial eta ekonomikoa, informazio eta sentsibilizazio lana, bolondresak eta aisialdia.

Diru laguntzetaz eta donazioetaz gain, kideek ordaintzen duten 20€ko urteko kuotari esker mantentzen da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Abentura anitzeko egunak gazteentzat

Abentura anitzeko egunak gazteentzat

Gazteria Zinegotzigoak eta Erdialdeko Kirol Mankomunitateak antolatuta, Tafallako "La kolasa" Gazte Etxearen laguntzarekin, gazteentzako abentura anitzeko hainbat jarduera aur...

Imagen 2025eko Jaietako Kartel Lehiaketa

2025eko Jaietako Kartel Lehiaketa

2025eko Jaiak irudikatzen dituzten Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek lanari ekin diezaiokete. Kartelak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 5eko 14:00etan ...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento