XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
2017/10/23
Asteburu honetan tradizioari omen eginez, Tafallak bere urriko feriak ospatu zituen, zeru hodeitsuak eta neguko hotzaren etorreraren abisuak markatuta.
Egitaraua Merkatu Enparantzako baxuetan ospatu zen artisau garagardo dastaketa batekin hasi zen. Bertan 40 pertsona inguruk honako garagardo hauetaz gozatu ahal izan zuten, “Beer Kupela” eta Arantxa Arrieta Etxeberriaren azalpenen eskutik:
Larunbat goizean tanta batzuk erori ziren, baina horrek ez zuen azoka eragotzi. Tafallarrak kalera atera ziren, besteak beste, Nafarroako Enparantzan ireki ziren eskulangile eta elikagaien 36 postuez edo lanbide erakusketa eta tailerrez gozatzeko. Herriko ohiko musika ere bertan izan zen: txistulariak, Erraldoi eta Buruandien konpartsa eta zanpantzarrak.
Arratsaldean ekintzak Ereta Kirol Esparrura eraman ziren, non “Tafalla Hiria” VI. Agility Trofeoa eta pala eta esku pilota partiduak ospatu ziren, pilotazalez betetako harmailaren aurrean. Herriko kaleek. ostera, jendez lepo jarraitu zuten: Hermanas Flamarique eskola eta Rondalla Tafallesa taldeen jotekin lehenengo, eta Grupo de Rock Escuela de Música, Noise eta Los Lucians taldeen kontzertuekin bigarrenik.
Igande goiza Azoka-Barrutian antolatzen den ohiko zaldi azokarekin hasi zen. Oihana Osteolaza eta Maite Aizpun albaitarien datu bilketaren arabera, azokaren kronika hauxe da:
Goizeko 11:00etan Nafarroako Enparantzan laien lasterketa eta erakustaldia izan zen, Artaxoako eta Gareseko jendeak osatutako “Nafarroako Laialariak” kolektiboaren eskutik. Ondoren, Las Baratas, Panueva eta Irigoieneko auzokideen arteko herri kirol txapelketarekin giroa mantendu zen. Lokotx bilketa, txingak, zaku eramatea, zaku lasterketa eta sokatira frogak burutu eta gero, La Panueva auzoak bertako saltokietan xahutzeko 100€ko saria irabazi zuen.
Egitarau ofiziala arratsaldean amaitu zen Malatxo Txarangaren errondarekin.
Argazki gehiago HEMEN
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...