
Ainhoa Tejerina, Andoni Torres eta Atxu Ayerraren erakusketak Kulturgunean
Martxoaren 28an, ostirala, arratsaldeko 7etatik aurrera Tafalla Kulturgunean honako erakusketa hauen inaugurazio ekitaldia egingo da: Martxoaren 28tik apirilaren 27ra. Ta...
Beste behin Feriak ditugu gurean. Tafallako baliabide turistiko garrantzitsuenetako bat dira, eta, beraz, Erdialdeko Jarduera Turistikoen Sarean sartuta daude. Erdialdeko Garapen Partzuergoaren proiektua da, eta Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak finantzatzen du.
Feriek izaera turistikoa duten arren, ez da ahaztu behar igandean Azoka Gunean egingo den zaldi-azoka dela bere jatorria, eta horren inguruan asteburu bat programatzen da publiko guztientzako jarduerekin, artisau lana eta produktuak balioetsi eta ikusaraziko dituenak.
Urriko azoketan, urtero ofizio erakustaldi ezberdinak eskaintzen dira, oraingo honetan eltzegile, bolillera, aulki egile eta harginen ofizioa izango delarik. Gainera, aurten bertatik bertara ezagutu ahal izango da Berdesia Elkarteak Tafallako Abejerak berreskuratzeko egiten ari duen lana.
Elikagaien eta artisautzaren merkatuan hogeita hamar postu baino gehiago aurkitu ahal izango dira, artisauek egindako produktuekin, kalitatezko produktuekin eta hurbiltasuneko produktuekin.
Asteburu osoan zehar, haurrentzako animazio-jarduerak izango dira azokan: zezensuzkoa, Erraldoien Konpartsaren irteera, jarduerak, haurrentzako jolasak, puzgarriak, etab.
Herriko kultur taldeak ere izango ditugu: Malatxo txaranga, Tafallako gaiteroak, txistulariak, Aldamara Gaiteroak, Tafalla Kantuz.
Beste berrikuntza garrantzitsu bat Nafarroako Plazan Dos pájaros de un tiro taldeak larunbat gaueko hamaiketatik aurrera Serrat eta Sabinaren omenez abestuko duen kontzertua da.
Pilotazaleentzat ere izango da lekua, ostiralean lau t ‘erdiko pilota partida profesionala eta larunbatean erremonte txapelketako finala Ereta pilotalekuan.
Beste berrikuntza bat ostiraleko Musicata Mencos Jauregiko upategian izango dela da. Bertan, hainbat ardo dastatuko dira enologo baten gidaritzapean eta ingurune paregabean zuzeneko musikaz lagunduta. Halaber, asteburu osoan zehar bisita gidatuak egingo dira Menkoen Jauregiko solairu nagusira, goizeko ordutegian. Sarrerak hemen erosi ahal izango dira.
Igandean, hilak 23, ohiko Zaldi-Azoka egingo da, adin guztietarako zaldi ibilaldiak eta erakustaldi bat eginez. Eta hilaren 20tik 23ra, ostegunetik igandera, mota guztietako publikoentzako jarduera bat izango da: La Caravana Escape Room (Ereta pasealekuan).
Larunbatean eta igandean, Tafallako Eskolapioetako frontoian, antiguedade azoka egingo da. Azken finean, asteburu oso bat eskaintzen dugu, publiko guztiarentzako jarduera ugarirekin.
Feriak aukera ona dira hiria bisitatzeko, eta nola ez, azokak aitzakia ezin hobea dira Tafallako gastronomia onaz, ondareaz eta artisautzaz gozatzeko.
Zuen zain gaude.
18:00 Salmenta-postuak Aita Calatayud pasealekuan.
19:30 Zezensuzkoa.
20:30 Anthony Blakeren emanaldia “Sí! Tiene sentido” ikuskizuna Tafalla Kulturgunean. Sarrera 12€.
21:00 Lau t’erdiko Pilota Profesionalaren partida. Ereta pilotalekua.
10:00 Dianak Tafallako Txistulari Taldearekin.
11:00 Elikadura eta eskulangintza azokaren irekiera. Nafarroako plaza.
11:30 Artisau lanen erakustaldia. Ehoziri egileen erakustaldia. Nafarroako plaza.
12:00 Tafalla ezagutu: Bisita gidatua Mencosen Jauregiko solairu noblera. Sarrerak udaletxearen webgunean. Plaza mugatuak.
12:00 Tafalla Kantuz. Irteera Nafarroa plazatik.
12:00 Erraldoien konpartsaren irteera. Nafarroako plaza.
12:30 Artisau lanen erakustaldia. Ehoziri egileen erakustaldia. Nafarroako plaza.
13:30 Konpartsa erraldoien dantza. Nafarroako plaza.
17:00 – 19:00 Puzgarriak eta haur jokoak. Eskolapioetako patioa.
17:00 Artisau lanen erakustaldia. Nafarroako plaza.
18:00 2022ko Binakako erremonte txapelketa profesionalaren finala. Ereta frontoia.
18:30 Animazioa Malatxo Txarangarekin. Nafarroako plaza.
19:30 Zezensuzkoa.
20:00 Musicata Menkoen Jauregian. Zuzeneko musikarekin zuzendutako dastatzea, ardoak dastatzeko eta ondareaz gozatzeko modu desberdin eta dibertigarria. Prezioa 12€. Sarrerak udaletxearen webgunean. Plaza mugatuak.
23:00 Dos pájaros y un trío taldearekin kontzertua, Sabina eta Serrat kantari. Nafarroako plaza.
08:00 Zaldi-azoka irekitzea. Azoka-esparrua.
10:00 Dianak Tafallako Txistulari Taldearekin.
11:00 a 14:00 Arku-tiroa zaldi gainean eta zaldi-ibilaldiak adin guztietarako. Azoka-esparrua.
11:00 Elikadura eta Eskulangintza Azokaren irekiera. Nafarroako plaza.
12:00 Tafalla ezagutu. Bisita gidatua Mencosen Jauregiko solairu noblera. Sarrerak udaletxearen webgunean. Plaza mugatuak.
12:00 Artisau lanen erakustaldia. Ehoziri egileen erakustaldia. Nafarroako plaza.
17:00 – 19:00 Puzgarriak eta Haur Jokoak. Eskolapioetako patioa.
17:00 Aldamara Gaiteroak. Nafarroako plazako kioskoa.
18:30 70s Jesuse´s and more taldearekin kontzertua Hiritarren Zentroan.
Vide Grenier: Antigualeko gauzen azoka Eskolapioetako frontoian.
Berdesia: baratzera eraman nahi zaitugu… Plazatik irten gabe! Zatoz erletegiak berreskuratzeko gure proiektua ezagutzera. Nafarroako plaza.
EscapeRoom: autokarabana. Ereta pasealekua. Sarrerak
Martxoaren 28an, ostirala, arratsaldeko 7etatik aurrera Tafalla Kulturgunean honako erakusketa hauen inaugurazio ekitaldia egingo da: Martxoaren 28tik apirilaren 27ra. Ta...
Gazteria Zinegotzigoak eta Erdialdeko Kirol Mankomunitateak antolatuta, Tafallako "La kolasa" Gazte Etxearen laguntzarekin, gazteentzako abentura anitzeko hainbat jarduera aur...
2025eko Jaiak irudikatzen dituzten Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek lanari ekin diezaiokete. Kartelak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 5eko 14:00etan ...