Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko apirilak 20

Uxue Alberdi, Dendaostekoak liburuaren idazlea Tafallan izanen da datorren asteartean

Foto noticia

Tafallako Irakurle Taldearen apirileko saioan Dendaostekoak liburuaren inguruan solasaldi bat egingo da eta Uxue Alberdi idazlea bertan egonen da. Saio irekia izanen da eta nahi duen guztiak parte hartu ahal izanen du.

Saioa datorren astean, apirilak 27 izango da, 19:00etan Tafallako liburutegian.

Dendaostekoak (Uxue Alberdi Estibaritz, 2020)

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento