Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko uztailak 10

Uztailaren 26ra arte “Abesbatza Tafallarraren 50. urteurrena” izeneko erakusketa ikusgai egongo da Tafalla Kulturgunean

Foto noticia

2015/7/10

IMG_9107

Uztailaren 26ra arte Tafalla Kulturguneko Erakusketa aretoan “ABESBATZA TAFALLARRAREN 50. URTEURRENA” izeneko erakusketa ikusgai egongo da.

Erakusketan 50 urte hauetan zehar abesbatzak bizi izandako hainbat une biltzen dira, argazkietan, egunkari-zatietan agertutako emanaldi eta ekitaldiak ikus daitezkeelarik. Halaber, abesbatzaren historiari buruzko bideo bat grabatu dute, bizi izandako momentuekin eta taldekide batzuren lekukotasunarekin.

Gaur arratsaldean inaugurazio ekitaldia izan da eta bertan abesbatzako kide eta kide-ohi batzuk egon dira bere familia eta adiskideekin. Ekitaldian bideoa ikusi ahal izan da eta piezetako bat interpretatu dute bertaratutakoentzat.

Abesbatza tafallarrak antolatu du erakusketa Kultur Patronatuaren laguntzarekin eta urteurrenaren ospakizunaren inguruan antolatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Gaur egun, Alicia Osesek zuzentzen duen abesbatza 32 ahots mixtoz osatua dago.

Erakusketa ohiko ordutegian bisitatu daiteke: astelehenetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara.

 

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento