Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2024ko azaroak 4

Valentziara laguntzak bideratzeko NUKFn gomendioak

Foto noticia

Azken egun hauetan, NUKFn toki-erakundeen kontsulta ugari jaso dugu DANAk kalteturiko udalerriei eta pertsonei laguntza bidaltzearekin lotuta.

NUKF zenbait erakunderekin lankidetzan ari da toki-erakundeek eskaintzen ahal duten laguntza modu eraginkorrean bideratu ahal izateko.

Une honetan, honakoa baieztatzen ahal dugu dauden beharren inguruan:

  • Premia-premiazko produktuak. Valentziako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FVMPk) adierazi duenez, une honetan ez dute produktu horiek biltegiratzeko eta banatzeko gaitasunik. Beraz, egokiena litzateke mota horretako produktuak gure instalazioetan biltegiratzea eta sailkatzea bidalketak berriro abiatzen diren arte.
  • Makinak eta langile espezializatuak. Makinak edo langile espezializatuak dituzten udalek laguntza mota hori bidaltzeko aukera badute, FVMPrekin harremanetan jartzen ahal dira honako helbide honen bidez: danaayuda@fvmp.org
  • Ekarpen ekonomikoak. Kalteturiko eremuan lanean ari diren erakundeei zuzenduriko ekarpen ekonomikoak lehentasuna dira orain. Horregatik, NUKFk kontu korronte zenbaki bat jarri du eskuragarri Nafarroako toki-erakundeen ekarpena bideratzeko. Kontu zenbakia, Federazioaren izenean dagoena, honakoa da:ES73 2100 5340 5021 0008 8370 (Caixabank). Udalek eta kontzejuek kontu zenbaki horretan sartzen dituzten funtsak adieraziko diguten erakundeari helaraziko zaizkio eta sorturiko kalteak konpontzeko eta eremua berriro ere eraikitzeko erabiliko dira soilik. Kontua helburu horretarako erabiliko bada ere, diru-sarreraren bat egiten duten toki-erakundeek izena eta kontzeptua adierazteko eskatu digu NUKFko Kontabilitate arloak.

Informazio gehiago dugun heinean, bide honetatik jakinaraziko dizuegu.

NUKFren izenean eskertu nahi dugu Nafarroako toki-erakundeek kalteturiko pertsonak laguntzeko adierazitako elkartasuna.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento