2018/04/11
Igande honetan, apirilak 15, 12:00etan Tafalla Kulturgunean “VI. Nafarroako Akordeoi Topaketa” ospatuko da.
Erkidego osoko 14 eskolatik eta Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaletik etorritako 100 akordeoilari baino gehiagok parte hartuko dute bertan. Kontzertu honek bi zati izango ditu: Lehenengoan bi bikotek eta solista batek hainbat obra interpretatuko dituzte eta bigarrenean akordeoilari orkestra batek bost abesti ezagun joko ditu.
Hauek dira parte hartzen duten musika eskolak:
Lekunberriko “Aralar” Musika Eskola, Noaingo “Julián Gayarre”, Mutilbako “Lino Otano”, Barañaingo “Luis Morondo”, Baztango Musika Eskola, Burlatako “Hilarión Eslava”, Uharteko Musika Eskola, Irurtzungo M.E., Gareseko M.E, Zangozako “Juan Francés de Iribarren”, Tafallako M.E., Zizur Nagusiko M.E., Iruñako “Joaquín Maya”, “Iruña” Akademia eta Iruñako“Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala”.