Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko urriak 3

Vicente Olcoz tafallarrak bere margolanak erakutsiko ditu Kulturgunean urrian zehar

Foto noticia

Ez da Vicente Olcozen lehen erakusketa, izan ere tafallar hau oso beteranoa da pinturarekin. Ohiko kolaboratzailea da tafallar pinturaren urteroko erakusketan, eta duela hiru urte bakarkako bere lehen erakusketarekin estreinatu zen. Oraingoan, berriz ere errepikatu du, eta joan den ostegunean, irailaren 29an, bere proiektu berria inauguratu zuen: zuri-beltzean islatutako tafallarren 29 erretratuko bilduma.

“Ideia duela hiru urte bakarkako lehen erakusketa aurkeztu nuenean sortu zitzaidan. Margolanetako bat Internetetik atera nuen neskato baten erretratua izan zen, eta emaitza gustatu zitzaidanez, pertsona ezagunak esperimentatzen eta erretratatzen hasi nintzen”, dio artistak.” Zuri-beltzaren alde egin nuen arrazoi beragatik: emaitza gustatu zitzaidalako eta bide beretik joatea erabaki nuelako. Hala ere, zenbait erretratuk kolore-ukitua dute”, erantsi du.

Erakusketa urriaren 30era arte egongo da ikusgai, 19:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara larunbat eta igandeetan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gazteentzako eskalada ikastaroa Tafallan

Gazteentzako eskalada ikastaroa Tafallan

Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra eskalada ikastaroa egingo da Miriam Garcia Rokodromoan eta Ereta Kirol Klubeko Boulderrean. 2012. urtea baino lehen edo urte horretan bertan ...

Imagen Otsaileko kirol egitaraua

Otsaileko kirol egitaraua

Aurten ere Tafallako Feriek kirol programazio aipagarria izango dute. Egitaraua asteburu honetan, otsailak 5, Kulturgunean ospatuko diren Xake Jardunaldiekin hasiko da. Feriet...

Facebook
Twitter
Youtube