BANDOA | Suteen prebentzioa
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
Hurrengo larunbatean, apirilak 13, VII. Bizikletaren Eguna ospatuko da Tafallan, garraiobide osasuntsua bultzatzeko eta txirrindularien eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin.
Bizikleta kalera atera eta pasealdi bat ematean datza ekimena, herrian zehar, gure lagun edo familiarrekin batera bizikidetasunerako eta aisialdirako jardunaldi bat ospatuz.
Ekimena adin guztietako jendeari bideratuta dago baina 8 urte baino gutxiagokoak heldu batekin joan beharko dira. 9km-ko ibilbide bat egingo da Tafallan barrena Polizia Munizipalak lagunduta. 3 abiapuntu ipini dira ikaslegoa martxara batzen joateko, bakoitzaren ikastetxea zein den axola gabe.
Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea eta bizikletak egoera onean izatea gomendatzen da, frenoak bereziki.
Jardunaldia Erdialdeko Kirol Mankomunitateak antolatu du Tafallako Udalarekin batera.
11:00 | Irteera Escolapiosetik
11:05 | Irteera Ikastolatik
11:10 | Irteera Comarcalesetatik
12:15 | Helduera Ereta parkera : fruta eta ur banaketa
12:45 | Ekimenaren amaiera
Kolaboratzaileak: Tafallako Txirrindulari Taldea , EnBIZIate (Tafallako hiri-txirringa taldea), Garcés de los Fayos, Escuelas Pías eta Colegio Marqués Real Defensa ikastetxeetako Guraso Elkarteak.
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...