Gaur goizean, Ereta pilotalekuan, ikastetxe arteko topaketen zazpigarren edizioa ospatu da. Tafalla Osasunaren alde, Tafallako Udaleko Kirol eta Gazte Batzordea eta Erdialdeko Kirol Mankomunitateak antolatutako jardunaldi honetan 180 ikaslek parte hartu dute guztira. Hain zuzen, Escuelas Pias, Garcés de los Fayos Ikastola, Sancho III el Mayor Institutua eta CIP Tafallako bigarren hezkuntzako ikasleak izan dira bertan.
Goizean zehar joku tradizionalak eta herri kirolak egin dituzte, gosari osasungarri batez lagunduta: ogia, olioa eta baratxuriarekin, esnekiak eta fruta.