Tafallako Higuera Argazki Elkarteak antolatzen duen eta Udalak babesten duen VII. “Tafallako Jaiak 2018” Argazki Lehiaketaren saridunak ezagutzera eman dira.
Epaimahia hurrengo pertsonek osatzen zuten: Puy Ainzua, Mikel Senosiain eta Laura Torres argazkilariak; Jacinto Goñi, Jai Zinegotzia eta Iñaki Lerga, Kultur Zinegotzia. 9 autorek aurkeztutako 19 obrak ikusita hauek izan dira irabazleak.
Lehenengo saria: “Hay cantera” Tafallako Atxu Ayerra Alfarorena.

Bigarren saria: “Ghost” Tafallako José Luis Zubiri Munarrizena.

Hirugarren saria: “Correfoc” Tafallako Raquel Agramonte Espinalena.

Saritutako argazkiak ikusgai egongo dira beste argazki guztiekin batera azaroaren 4a arte Tafalla Kulturgunean.