Pasa den ostiralean Tafallako kirolaren hogeita laugarren sari banaketa ospatu zen Kulturgunean. Urtero bezala, ekitaldi honen bidez Tafallako Udalak iazko urtean zehar hiriko kirolariek egindako lana eta esfortzua, zein lortutako emaitza onak saritu nahi izan ditu. Bai indibidualki zein klub, laguntzaile eta babesle bezala.
Arturo Goldaracena alkateak ireki zuen ekitaldia, honen garrantzia azpimarratuz. “Argi ikusten da kirolaren praktikak gure hirian daukan maila ona eta honenganako konpromisoa somatzen da”. Gainera, persona sarituak lagundu izan dituzten guzti horietaz gogoratu zen: entrenatzaileak, gurasoak… “Kirola praktikatzea atsegina den arren, kasu askotan lan handia eta sakrifizioa eskatzen du.
Ignacio Moros, Tafallako Udaleko Kirol Patronatuaren Lehendakariak, kirol tafallarraren maila ona goraipatu zuen, bere aniztasun eta kategoriagatik. “Aurten gure artean 60 txapelketa ofizialen irabazleak izan ditugu, bai Nafarroa zein estatu mailan”, esan zuen zinegotziak. Azkenik, Morosek kirol instalazioak zaintzearen beharra aipatu zuen, denon ardura baita hauek ondo mantentzea.

Sari banaketari dagokionez, emakumezko kirolaririk onena Maria Cañardo Dorronsoro atleta izan zen.Hau oso pozik azaldu zen txikitatik praktikatu due kirol honekin saria irabazteagatik. Ikasketak eta kirola uztartzen jarraituko duela baieztatu zuen, eta azkenik, negar malkoen artean bere aiton amonei esker berezia eskaini zien. Lorea Etxeberria Romano igerilaria izan zen finalista.
Gizonezko kirolaririk onenaren saria Maika Macayak hartu zuen, Unai Martinez Macaya semearen izenean. Hau ezin izan zen sari banaketara joan, egun Noia FS taldean jolasten dabil eta. Dena den, bere esker ona helarazi zien urte hauetan berarengan sinistu izan dutenei, batez ere Tafatrans VRFS eta Ribera Navarra FS taldeetako kideei. Finalista Ramon Murillo Ramirez palazko pilotaria izan zen.
Talderik onenaren saria Tafallako Gimnasia Erritmiko Klubeko kadete taldeak jaso zuen, kategoria berdineko Tafallako Txirrindularitza Taldea finalista izanik.
Tafallako Arku Klubak jaso zuen klub onenaren saria, kirol honenganako zabaltze eta irakaskuntza lan altruistagatik. Finalista Alaitz Mendizale Elkartea izan zen.
Mikel Senosiain Jerico izan zen kirol laguntzailerik onenaren saria jaso zuena, Tafallako eskubalioaren alde egindako lan luzeagatik. Finalista Txetxi Ruiz izan zen, pilota txapelketen antolatzaile eta bultzatzaile amorratua.
Bar de Javi tabernak jaso zuen babeslerik onenaren saria, aurreko edizio batean bezala. Embalajes Valsay izan zen finalista. Azkenik, Iker Carrera eta Goretti Sesma izan ziren promesarik nabarmenenaren saria jaso zutenak.