Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko martxoak 18

Zabalik dago “Gertuko argazkilariak” erakusketa, 23 argazkilariren parte hartzearekin

Foto noticia

2015/3/18

Exposicion fotografos cercanosApirilaren 12ra arte Tafallako Kultur Etxean ikusi ahal izango da “Fotógrafos Cercanos / Gertuko argazkilariak” erakusketa kolektiboa. Higuera Argazki Elkarteak antolatzen du  eta Argazki-Udaberria jardueraren barruan kokatzen da. Aurrerago ere ikusgai egongo da Tafallako hainbat saltokitan.

Inaugurazioan Elkarteko hainbat kide eta udal ordezkari izan dira. Elkartearen izenean, Javier Zubirik partaideen lana azpimarratu du eta herritarrak animatu ditu erakusketa ikustera.

“Argazkiak etxetik atera gabe” gaia medio, askotariko irudiak bildu dituzte 23 argazkilarik: Miguel Arrastia, Atxu Ayerra, Fausto Garde, Gotzon Aznar, Joselu Zubiri, Pili Cordovilla, Mariano Indart, Isidro Samaniego, Jorge Ozcáriz, Juanjo Baztán, Carlos Arribas, Ainhoa Tejerina, Daniel Andión, Sandra Maestre, Marina Aoiz, Oihana Soltxaga, Leire Olkotz, Paco Sada, Puy Ainzúa, Esteban Salinas, Kike Balenzategui, Javier Zubiri eta Ana Arribas.

Erakusketa ikusgai egongo da astegunetan 19:00etatik 21:30etara, larunbatetan 18:30etatik 21:30etara eta igande eta jai egunetan 11:30etatik 14:00etara.

Halaber, Lagar aretoan Higuera Argazki Elkarteko hogeiren bat kideren berrehun argazkiz osatutako multimedia proiekzioa ikusi ahal izango da.

CARTEL (1 Mb)fotógrafos cercanos 2015

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento