
Ermita eta San Gregorio ingurua birgaitzeko dirulaguntza
Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan (19.02.01 azpineurria) Nafarroako Erdialdeko Partaidetzako Toki Garapeneko Estrategien araberako eragiketak ezart...
Mairagako Mankomunitateak, San Sebastian erretiratuen elkarteak, Berdesia kolektiboak eta pertsona bolondresek “Zaindu zure ingurua zure etxea bezala” kanpaina aurkeztu zuten joan den ostiralean Kondearen parkean.
Ingurumenarekiko errespetuari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko kezkarengatik batu dira kanpaina hau aurrera eramateko. Dinamikaren barnean, lau bideo argitaratuko dira telebistan zein sare sozialetan eta iragarkik ipiniko dira irratian zein tokiko prentsan.
Helburua herritarrak kontzientziatzea da, ingurune osasungarria izan dezaten, edukiontzitik kanpoko zabor-poltsarik gabe, ezer adierazten ez duten pintadarik eta grafitirik gabe, lurrean zigarrokinik gabe, lurzoruan plastikozko poltsarik gabe eta kale, plaza, lorategi eta abar zikintzen duen hondakinik gabe.
Gainera, Mairagako Mankomunitateak beste kanpaina bat hasi du 300 establezimendu eta 12.400 etxebizitza baino gehiago bisitatuz, herritarrak kontzientziatzeko gure etxeetan sortzen ditugun hondakin guztiak birziklatzeko beharraz, eta bereziki materia organikoa birziklatzearen garrantziaz, gure etxeetako hondakinen %45 baita.
Gida bat banatzen ari dira edukiontzi moduan, eta bertan gure hondakin bakoitza zein edukiontzitan uzten den adierazten da, baita materia organikoari buruzko koadernotxo bat ere. Hori guztia marroi koloreko 10 litroko ontzi batekin batera.
Mairagatik gogorarazi dutenez, birziklatuz gero, klima-aldaketaren aurka borrokatzen dugu, atmosferara CO2 isurketak murrizten ditugulako, berotegi-efektuko gas metanoa isurtzen duten zabortegiak erabiltzeari uzten diogulako (CO2a baino 86 aldiz indartsuagoa), energia aurrezten dugulako, lanpostuak sortzen ditugulako, etab. Gainera, hondakinen tasan zenbat eta gehiago birziklatu orduan eta gutxiago ordainduko dugula azpimarratu dute.
Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan (19.02.01 azpineurria) Nafarroako Erdialdeko Partaidetzako Toki Garapeneko Estrategien araberako eragiketak ezart...
Tafallako Udalak Tafallako La Nava Industrialdean aparkalekuak egiteko obrak sustatu ditu, 50.925,67 euroko aurrekontuarekin. Obren bidez, aparkalekuak prestatuko dira La N...
Urriaren 21ean eta 22an Tafallak ohiko Feriak ospatuko ditu berriro. Programazioaren barruan, urtero bezala, elikagai eta artisau produktuen postuak jarriko dira Nafarroa plaz...