Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko ekainak 20

Zarys Falconen “Maeternidad” performancea Kulturgunean

Foto noticia

MAETERNIDAD arte garaikideko erakusketaren bitartekaritza-programa amaitzen duen performance bat da: Materialak amatu. Bertan, 7 artista nafarrek parte hartzen dute, zainketek nola eragiten diguten azaltzen duten hainbat proposamen estetikorekin. Erakusketa uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Zarys Falcon gonbidatua izan da, artista eszeniko gisa, ama zer den ikertzera, soinu aldetik. Artistak bere familiako emakumeek haurtzaroan Kolonbian transmititu zizkioten nana eta errezoen kantuak berreskuratu ditu, gaur egun bizi den lurraldean hartu eta zaindu duten emakume nafarren ahotsak gehituz. Performanceak soinuak zeharkatzea eta bertaratuen memoria afektiboa txertatzea proposatzen du, ahots- eta soinu-esperimentazioaren bidez.

Lekua: Tafalla Kulturgunea. Areto beltza.

Ostirala: ekainaren 23an/19: 00etan.

Sarrera: libre lekua bete arte

Uholdeak programari buruzko informazio gehiago Centro Huarteren webgunean.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen 2024ko Udaberriko Tenis Txapelketa

2024ko Udaberriko Tenis Txapelketa

Kirol Arloak jakinarazi nahi du Ereta Parkeko tenis pista birmoldatu dela. Eraberritzeko, zoladura bereziko erretxinen geruza batzuk aplikatu dira gainazalean, eta sareko aing...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento