2015/8/11

Tafallako Zerri Zerutarraren Ordenak gaur arratsaldean eman dizkio Tafallako Udalari 2015eko Klarion Saria, atari zabaleko margo lehiaketa, irabazi duten lanak.
Arturo Goldaracena Tafallako Alkateak Udalaren izenean jaso ditu aipatutako margoak Ordeneko hainbat kideren eskutik. Margolanak Udaletxeko areto batzuk apaintzeko erabiliko dira.
Oraingoan irabazle suertatu diren margolanak dira:
o Lehen saria (Tafallako txokoak): Lucio Fernández, Gasteiz. Aita Calatayud Pasabideko zati bat margotu du eta barruan bi txirrindulari.
o 750 €ko accesita, Tafallako txokoak: Jon Irígoras, Ermua. Concepción kaleko txokoa.
o 750 €ko accesita, gai librea: David Anocibar, Munárriz. Ume bat oihuka, uso batekin buru gainan.