Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko uztailak 1

Zezen Azoka anitza 2018ko Tafallako Jaietarako

Foto noticia

2018/07/01

Tafalla-2018-taurina_rdpOstiral arratsaldean Tafalla Kulturguneak ikusmin handiarekin hartu zuen abuztuaren 15etik 20ra ospatuko den Tafallako jaietako Zezen Azokaren aurkezpena. Azoka historikoa da hau, Erkidego Foralean garrantzi aldetik bigarrena dena, San Fermin jaietakoaren atzetik.

Aurkezpen honetan Jacinto Goñi, Festetako Zinegotzia; Jesús Macua, Macua Corera enpresa antolatzailearen arduraduna; Noé Gómez Del Pilar eta Javier Antón toreatzaileak eta Tafallako Zezenketa Klubeko kideak izan ziren.

Azoka anitza da aurtengoa, errekortalari lehiaketa eta Peñentzako Grand Prix ikuskizunaz gain lau zezenketa izango dituena. Antolatzaileen hitzetan “aldaera askotako zezenek eta “Nafar Zezenketak” arratsalde bakoitzak bere xarma izatea eragingo dute, toreatzaileengan eta Tafallako herriarengan konfidantza daukagu”.

Zahar eta gazteak arituko dira Tafallako Zezen Plazan toreatzen. Lehenengo aldiz zezenketa misto bat izango da non burtzikaria zein toreatzaileak nafartarrak izango diren. “Nafar tauromakiarekiko apustua da, bertako empresa bezala, hau zaindu eta sustatzeko beharra dugulako”, esan zuen Jesus Macuak.

Noé Gómez Del Pilar toreatzaileak, bere partez, Nafarroara gogotsu bueltatzen dela adierazi du, Prieto de la Cal ganadutegiarekin lehenengo aldiz aritzeko. Joselillo eta Curro de la Casarekin batera izango da, azken hau lehenengo aldiz gure hirian, besteak beste, David Mora edo Daniel Luque bezala.

Hauetaz gain, gure plazan askotan aritutako toreatzaileak ere izango dira, Esaú Fernández esaterako, laugarren aldiz arituko dela hemen, aurreko zezenketatan emaitza onak lortu izan eta gero.

Azoka Taurinoak ez ditu zezenketa edo zekorrak soilik izango. Antolatzaileek entzierroen garrantzia azpimarratu dute, kanpoko jende asko erakartzen dutelako. Hauen ostean bigantxak, zezenketak eta entzierrilloa datoz, egun osoan zehar ikuskizun taurinoak eskainiz.

Tafalla-2018-taurinaKARTELA OSORIK:

Abuztuak 13 astelehena: 15, 16 eta 18ko zezenen aurkezpena, “Desencajonamiento”.

Asteazkena, 15: Prieto de la Cal zezenak, Joselillo, Gómez del Pilar eta Curro de la Casarentzat.

Osteguna 16. Aguadulce zezenak, David Mora, Daniel Luque eta Borja Jiménezentzat.

Ostirala 17. Errekortalari txapelketa. Ángel Macuaren zezenak.

Larunbata 18. Couto de Fornilhos eta Santa Teresa zezenak, Alberto Gómez, Esaú Fernández eta Filibertorentzat

Igandea 19. José Rosa Rodrigues zezenak burtzientzat eta Las Monjas oinezkoentzat. Roberto Armendáriz burtzikaria eta Javier Antón y Javier Marín toreatzaileak.

Informazio gehiago eta sarrerak hemen:

http://www.torostafalla.com

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento