Tafallako Udalak herritarren eskaera bati erantzunez egin zuen lana
Hilabete honetan, geltokiko zubiaren ondoan, Zidakosen ertzetik gertu dauden etxebizitzen alboan zeuden ihiak garbitu dira. Lerro berdean ohartarazitako mezu baten bidez, Udalari jakinarazi zitzaion beharrezkoa zela Martínez de Espronceda kaleko etxeei itsatsitako ihiak moztea. Lana gune zailetako inausketetan, mozketetan eta bestelako baso-lanetan aditua den enpresa baten bidez egin da.
Udalak jakinarazi du emaitza pozgarria izan dela. Enpresa beraren bidez, aurrerago, zezen-plazako platanondoak inausteari eta mantentzeari ekingo zaio; izan ere, haien zabalerak ikuspena murrizteko arazoak eragiten ditu, aldameneko kale-argiek igortzen duten argia estaltzen baitu. Udalak gogorarazi nahi die auzokoei Lerro Berdea haien mesederako dagoela eta gogotsu erantzungo dituela haien behar zein oharrak.