Igande honetan, urtarrilaren 12an, 18:30etan Kulturguneak Tafallako Abesbatza Taldearen, Tubala Uxoa Abesbatzaren eta “La Tafallesa” Musika Bandaren kontzertua hartuko du. Sarrerak 3 euroan eros daitezke Kulturguneko leihatilan eta esteka honen bidez.
Tafallako Abesbatza Taldeak, Tubala Uxoa Abesbatzak eta “La Tafallesa” Musika Bandak bat egingo dute aurten ere San Sebastian aurreko kontzertu tradizionala eskaintzeko. Oraingoan, zine musikari eskainiko zaio kontzertua. Andrew Lloyd Webber, James Horner, John Williams edo Ennio Morricone bezalako musikagileen soinu-bandak zuzenean entzungo dira filmetako eszena batzuen irudiekin lagunduta. Hori guztia Oscar de Esteban “La Tafallesa” filmaren zuzendariak zuzendu eta koordinatzen du.