Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2024ko maiatzak 30

Zinema eta Emakumeak jaialdiko hiru film proiektatuko dira Tafallan

Foto noticia

IPESek eta GOLEM Zinemek antolatutako Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketa 1987an sortu zen, honako helburu hauekin: emakumeen lidergoa ikusaraztea eta indartzea beren lanen bidez, zuzendari, aktore, muntatzaile eta bestelako lanbide gisa; zinema gizartearen balio patriarkalak eraldatzeko tresna gisa erabiltzea, errealitateari buruzko begirada zabaltzea eta genero-ikuspegia esparru guztietan eta feminismoaren hedapenean txertatzearen alde egitea.

Laugarren urtez jarraian, erakusketak Iruñeko mugak gaindituko ditu eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Altsasu, Lizarra eta Tafallan. Berdintasun Arlotik hiru filmen proiekziora gonbidatzen zaitugu, baita ondorengo solasaldietara ere, Iruñearekin batera, honela zehaztuta:

Diario de mi sextorsión de Patricia Franquesa (Espainia, 2024, 64 “).

  • Solasaldirako gonbidatua: Patricia Franquesa.
  • Eguna: ekainak 11, asteartea.

Le retour de Catherine Corsini (Frantzia, 2023, 106 “).

  • Solasaldirako gonbidatua: Vanina Vázquez.
  • Eguna: ekainak 12, asteazkena.

Paradise is burning de Mika Gustafson (Suedia, 2023, 108 “).

  • Solasaldirako gonbidatua: Laura Latorre.
  • Eguna: ekainak 14, ostirala.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento