
Valentziar jaia Tafallako Kulturgunean
Larunbat honetan, urriaren 7an, 19:00etan, Algimiako Banda Musikalak Valentziako musika herrikoi emanaldi bat eskainiko du Tafallako Kulturgunean. Sarrerak Kulturgunean bertan...
Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa Internazionalaren 37. edizioa Tafallan ospatuko da baitaere. Ekainaren 13, 15 eta 16an ospatuko da Tafalla Kulturgunean.
Estatuko lehen Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa da, 1987az geroztik egiten duguna eta Nafarroako kulturarako oso ekimen garrantzitsua.
Helburuak: emakume zinemagileen lidergoa indartzea eta ikusgai egitea, balio patriarkalak eraldatzea eta munduko beste begirada batzuei zabalkundea ematea. Azken batean, genero-ikuspegia eta feminismoa arlo guztietara eramatea, zinema tresna gisa erabilita, hegemonikoki ezarri diren kontaketen alternatiba diren kontaketak sortu behar baititugu.
Hiru saioak irisgarriak izango dira, azpititulatzea izango dute zuzenean eta aldi bereko itzulpena keinu-hizkuntzara filmen eta haien solasaldien aurkezpenetan.
Zain izango gaituzue zinema-aretoetan.
Larunbat honetan, urriaren 7an, 19:00etan, Algimiako Banda Musikalak Valentziako musika herrikoi emanaldi bat eskainiko du Tafallako Kulturgunean. Sarrerak Kulturgunean bertan...
Ostiral honetan, urriaren 6an, Kulturguneak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu berri bat hartuko du, "Erromantikoak eta unibertsalak" izenekoa, Perry Soren zuzendarit...
Tafallako Kultura Batzordeak dagoeneko programatuta dauka kultur jarduera guztia urteko azken hiruhilekorako. Hamabi kontzertu, sei antzezlan eta zazpi erakusketa izango dira ...