Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko martxoak 7

Zuhaitzaren egun arrakastatsua Serrallo mendian. Larunbat honetan gehiago!

Foto noticia

Pasa den martxoaren 2an, neguko eguzkiaren beroak lagunduta eta bista ederraz inguratuta, ehun pertsona inguru bildu ziren Serrallo mendian zuhaitz landaketa bat egiteko. Bertan mota ezberdinetako 250 zuhaitz inguru landatu zituzten: astigar arruntak, almezak, erkametzak, arteak eta almendrondoak. Landaketa lanak amaitzean hamaiketako batez gozatu ahal izan zuten.

Larunbat honetan, basoaren eguna ospatzeko beste zuhaitz landaketa bat egingo da auzolanean. Oraingo honetan Eretako babesgunean izango da, tren geltokitik ezkerretarako bidean.

Tafallako Udalak bertako herritarrak animatzen ditu ekimen atsegin eta garrantzitsu honetan parte hartzera, denon artean soilik zaindu dezakegulako gure hiriko ingurune naturala, onuragarri eta ederragoa izan dadin.

ARGAZKI GEHIAGO

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento