Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak “Galde iezadazu” kanpaina jauzi du hiritarrok gure helduoi bideratzeko. Zer moduz dauden, egoera nola daramaten etab. galdetzean datza, haienganako interesa erakutsiz eta sozializazioa eskainiz.
https://www.youtube.com/watch?v=ngF29u_Rh6w
COVID-19aren pandemiak Nafarroako gizarte osoari eragin dio, eta, bereziki, adineko pertsonei, gaixotasunak ondorio larriagoak sortzen baititu haiengan. Pandemiak larriagotu duen arazo bat edadismoa da; hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adinaren araberako diskriminazioari deitzen diona. Era berean, osasun emozionala eta soziala ahuldu egin dira. Eta horiei aurre egiteko asmoarekin, Galde iezadazu kanpaina atera du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI).
Zailtasunak zailtasun, adinekoen taldeek beren baliabideak, indarguneak eta erabakiak hartzeko gaitasuna aldarrikatzen jarraitzen dute. Hori dela-eta, Galde iezadazuk adinekoekin familia- edo gizarte-harremanak izatearen alde egiten du, baina interesa eta errespetua lehenetsita. Elkarrizketa sustatu nahi da eta haien ekimena bultzatu, zer egin behar duten soilik esan gabe.
https://www.youtube.com/watch?v=ow4roHK_XYg
https://www.youtube.com/watch?v=j8QG6NEA7U8
https://www.youtube.com/watch?v=EfLKuD0yGfA
¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?
Tafallako Udalak, liburutegiarekin batera, eta Elhuyarrek “Zientzia-emakumeak argira” erakusketa antolatu dute. Otsailaren 10etik martxoaren 10era, Tafallako Liburutegian ...
Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...
Tafallako Haur Eskolak ate irekien jardunaldiak antolatuko ditu otsailaren 18, 19, 23, 24 eta 25ean, 16:30ean. Bisitek ordubeteko iraupena izango dute, eta bertan instalazioak...
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.