OSASUN ZENTROA – ZERBITZUAK
8 - Sanidad
Gaur egungo Osasun Zentroa 1986koa da, nahiz eta Oinarrizko Arreta Taldea 1.985ean sortua izan. Egun, eraikinean honako zerbitzu hauek topa daitezke:
- Lehen mailako arreta taldea.
- Emakumearen arreta Zentroa (AEZ).
- Osasun Mentaleko Zentroa.
- Anbulatorioko espezialitate medikoen arreta.
- Errehabilitazio zerbitzua. Servicio de radiología.
- Larrialdietarako Zerbitzu berezia. Servicio Especial de Urgencias.
- Udaleko Zerbitzu Terapeutikoa.
- Albaitaritza.
- Auzitegi zerbitzua.
LEHEN MAILAKO ARRETA TALDEA:
Honako haueK osatzen dute:
- 7 familia mediku (Barasoaingo osasun kontsultategia barne).
- 8 erizain.
- 2 pediatra.
- Pediatriako erizain bat.
- Gizarte Langile bat.
- 3 administrari.
- Erietxeko laguntzaile bat.
- Zeladore bat.
Medikuntza, erizaintza eta gizarte laguntzaile kontsultaz gain, LMATk populazioaren arlo zehat batzuei (hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, zaintzaileak) edo arazo arruntak jotako pertsonentzat (tabako-eritasuna, diabetesa) zuzendutako Osasun-Hezkuntzarako (OHEZ) taldeak antolatzen ditu. Hauetaz gain bestelako jarduerak ere bai: sentsibilizazio kanpainak (eguzkitik babesteko kanpaina, tabakorik gabeko munduko eguna, txerto kanpainak…) eta Emakumearen Arretarako Zentroarekin elkar lanean ama izateko prestaketan, 2 saio talde bakoitzeko.
Halaber, beste erakunde, elkarte eta GKE batzuekin (bereziki Udala, ikastetxe, ea) jarduera komunetan laguntzen du.
Kirurgia txiki eta Erizaintza Botikina ere baditu.
EMAKUMEAREN ARRETARAKO ZENTROA:
Kontsulta hauetaz osatua:
- 2 ginekologo.
- 2 emagin.
- 2 erizain.
- Osasun hezitzaile bat.
- 2 administrari.
ADIMEN-OSASUNEKO ZENTROA:
Kontsulta hauek ditu:
- psikiatra bat.
- Psikologo bat.
- Gizarte langile bat.
- Erizain psikiatriko bat.
- Administrari bat.
ESPEZIALITATE MEDIKOEN ASISTENTZIA ANBULATORIOA:
Espezialitate medikoen kontsultak ondokoak dira:
- oftalmologia.
- otorrinolaringologia.
- odontologia.
- traumatologia.
ERREHABILITAZIO-ZERBITZUA:
Hauek ditu:
- errehabilitazio medikoen kontsulta bat.
- gimnasio 3 fisioterapeutekin.
ERRADIOLOGIA ZERBITZUA:
X izpien talde bat du eta Erradiologian espezializatutako 2 Teknikarik artatzen dute. Gaur egun ez dago erradiologo medikurik, hori dela kausa erradiografiak Iruñean bideratzen dira (bidali eta jaso barneko korreo bidez egiten da).
LARRIALDIETARAKO ZERBITZU BEREZIA:
Honako hauek artatzen dute: mediku bat, erizain bat eta 3etatik 8etara eta asteburuetan artatzen duen zeladore bat.
UDALEKO ZERBITZU TERAPEUTIKOA:
Udalaren menpean dago. Honako kontsulta hauetara murriztua izan da:
- 2 logopeda.
- Psikomotrizista lanaldi partzialean.
Haurrentzako psikologia Adimen-Osasuneko zentroak bere gain hartu du.
ALBAITARITZA:
Osasun Publikoari buruzko gaiak eramaten ditu (lokalen eta elikaduraren ikuskapena, animalien osasuna, ea).
AUZITEGI-MEDIKUA:
Lanaldi partizaleko auzitegi-kontsulta dago, Epaitegiaren menpe.
Osasun Zentroko zerbitzuen telefonoak:
- Telefonogunea: 948 70 40 34
- Lehen Mailako Arreta: ordua eskatzeko eta etxeko deiak, 948 70 40 30.
- Arreta espezializatua: 948 70 40 32.
- Emakumearen Arreta Zentroa: 948 70 39 19. Eposta: cam.tafalla@navarra.es
- Adimeneko osasuna: 948 70 39 21.
- Udaleko Zerbitzu Terapeutikoa: 948 70 40 31.
- Larrialdi Zerbitzua: 112.
Helbidea: San Martín de Unx kalea 11 p.k 31300 Tafalla (NAFARROA)
Telefonoa: 948 70 40 34 / Telefonogunea.