Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Podologia Zerbitzua

oculta

Zerbitzu hau Tafallan erroldatutako pertsonei, 61 urtetik gorakoei (edo urtean zehar beteko dituztenei) edo %33 edo gehiagoko elbarritasuna aitortua duten pertsonei zuzenduta dago. Honako helburu hauek bete nahi ditu:

  • Osasunaren eta pertsonaren hobekuntza lortu nahi da oinetako azazkalak, gogorguneak eta maskurrak konponduz, oro har pertsona hauek bere kabuz nekez egin baitezakete.
  • Arreta espezializatua behar duten pertsonen osasun podologikoa hobetu (bereziki pertsona edadetu diabetikoetan).
  • Zerbitzua erabiltzen duten pertsonei jarraibideak eman oinen osasun eta higiene ohiturei buruz, oinetako egokiei buruz, zainketa eta garbitasunari buruz, e.a.
ERABILTZAILEAK:

Tafallan erroldatutako pertsonak.

61 urtetik gorakoak edo urtean zehar beteko dituztenak.

%33ko elbarritasuna edo handiagokoa aitortua duten pertsonak.

HITZORDUA ESKATZEKO ARGIBIDEAK:

Tafallako Udaleko Bulego Bakarrera joan eta zerbitzuko erabiltzaile bezala identifikatzen duen txartela aurkeztu.

Txartel horretan pertsona bakoitzari dagozkion hitzorduak agertuko dira.

Hitzordua eman ondoren, zerbitzua jasoko duen pertsonak Udaletxeko Bulego Bakarrean podologia-tasa ordainduko du, Udalak urte horretan onartutako tasaren araberakoa. 2016ko Tarifak (98 KB)

Zerbitzua Hiritar Zentroko Podologia gelan emango da.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento