Salaketen postontzia
Iruzurraren aurkako salaketa-kanalaren bidez, edozein pertsonak jar dezake salaketa bat, lan-testuinguru edo lanbide-testuinguru batean Europar Batasunaren zuzenbidearen aurkako arau-hausteak izan daitezkeen ekintzak edo ez-egiteak hautematen baditu, edo arau-hauste penal edo administratibo larria edo oso larriak badira, Arau-urraketei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legearen arabera. Herritarren komunikazio bide horri esker, Tafallako Udalak bere jarduketan izandako irregulartasunen aurrean erantzun dezake, eta, horretarako, neurri egokiak har ditzake, irregulartasun horiek ez gertatzeko, Tafallako Udalak jardunbide egokienekin duen konpromiso etikoa erraztuz. Kontsulta-araudia:
Funtsezko printzipioakZer salatu dezaket? Arau-urraketei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legearen arabera, honako hauek sala daitezke:
Nork salatu dezake? Tafallako Udalarekin lan- edo lanbide-harreman batean informazioa lortu duen edozein pertsona, honako hauek barne: 1. Enplegatu publiko edo besteren konturako langile diren pertsonak. 2. Autonomoak. 3. Akziodunak, partaideak eta enpresa bateko administrazio-, zuzendaritza- edo gainbegiratze-organoko pertsonak, exekutiboak ez diren kideak barne. 4. Kontratisten, azpikontratisten eta hornitzaileen gainbegiratze edo zuzendaritzapean lan egiten duen edozein pertsona. 5. Boluntarioak, bekadunak, prestakuntza-aldian dauden langileak, ordainsaria jaso edo ez. 6. Oraindik lan-harremana hasi gabe duen edozein pertsona, baldin eta arau-hausteei buruzko informazioa kontratua sinatu aurreko negoziazio- edo hautaketa-prozesuan lortzen bada. Nola eta non egin dezaket salaketa?
Salaketa guztiak anonimoak edo salatzailea identifikatuta egon daitezke. Salaketa-kanalen bidez egiten diren komunikazio mota horiei esker, praktika ustelak, iruzurrak edo nazioko edo Europako legeen edozein urraketa salatzen dutenak babes daitezke, komunikazio-kanal babestuak ezarriz eta haien aurkako edozein errepresalia debekatuz. Zer jakin behar dut? Kontuan izan behar da informatzaileak eta salaketak eragindako pertsonek beren nortasuna babesteko eskubidea izanen dutela, otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 32. artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Gainera, informatzaileek zenbait eskubide dituzte, ematen dituzten informazioek arau horren 2. eta 35. artikuluetako baldintzak betetzen dituztenean; horien artean, errepresaliak debekatzea nabarmentzen da (36. artikulua). Legeak 37. eta 38. artikuluetan jasotzen dituen errepresalietatik babesteko eta brmatzeko neurriak ere aintzat hartzen ditu. Jakin behar da, halaber, informazioa publikoki jakinaraztea edo ezagutaraztea, faltsua dela jakinda, arau-hauste oso larritzat jotzen dela, eta Legeak 30.001 eurotik 300.000 eurora bitarteko isuna aurreikusten duela hori egiten duten pertsona fisikoentzat (aipatutako Legearen 63.1.f) eta 65.1.a) artikuluak). Salaketa-bideakSalaketarako kanpoko kanala Salaketen postontzia edo kanpoko kanala edozein herritarren eskura jartzen den komunikazio-sistema bat da, edozein arau-hauste penal edo administratibo larri edo oso larri jakinarazteko, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legearen arabera, ikertu daitezen eta, hala badagokio, dagozkien erantzukizunak argi daitezen. Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoak kudeatzen du kanal hori. Kanpoko salaketa-kanalaren bidez aurkezten diren salaketak edo informazioak Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoaren jardun-eremuan gertatzen diren ekintzei edo ez-egiteei buruzkoak izanen dira, honako subjektu hauek egindako jardueren aurrean (eremu subjektiboa): 1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren organismo, ente, entitate, fundazio, partzuergo eta enpresa publikoak, partaidetza gehiengoduna edo jabari efektiboa dutenak, zuzenbide publikoaren edo pribatuaren mende egon ala ez. Parte-hartze hori %50etik beherakoa bada, Bulegoaren jardun-eremua Nafarroako sektore publikoaren konturako zerbitzu publikoak kudeatzeko, obra publikoak egiteko, laguntzeko edo hornitzeko jarduerak kontrolatzera mugatuko da. 2. Nafarroako toki-erakundeak eta haien organismo, ente, entitate, fundazio eta enpresa publikoak, baldin eta partaidetza nagusia edo jabari efektiboa badute, zuzenbide publikoaren edo pribatuaren mende egon ala ez. Parte-hartze hori %50etik beherakoa bada, Bulegoaren jardun-eremua Nafarroako sektore publikoaren konturako zerbitzu publikoak kudeatzeko, obra publikoak egiteko, laguntzeko edo hornitzeko jarduerak kontrolatzera mugatuko da. 3. Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta haren mendeko ente, entitate, fundazio eta organismoak. 4. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 4.1.e) artikuluak aipatzen dituen baldintzetan lotutako alderdi politikoak, sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak eta fundazio eta elkarteak. Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoaren zuzendariaren ekainaren 26ko 4/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoaren postontzia edo kanpoko kanala (kanpoko informazio-kanala) gaitu da. (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 144. zk., 2023ko uztailaren 11koa).
Salaketarako barne-kanala Kanal hau langileen eta, hala badagokio, Tafallako Udalarekin lan- edo lanbide-lotura duten beste pertsona batzuen esku jartzen den komunikazio-sistema bat da, pertsona horiek guztiek administrazio publiko honetan gertatzen diren irregulartasunen berri eman dezaten, ikertuak izan daitezen eta, hala badagokio, dagozkien erantzukizunak argi daitezen. Tafallako Udalaren ekintzak edo ez-egiteak, Europar Batasuneko zuzenbidearen urraketak izan daitezkeenak edo arau-hauste penal edo administratibo larri edo oso larriak izan daitezkeenak, arau hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legearen arabera, salaketaren barne kanalaren bidez salatu ahal izanen dira, jarraian dagoen formularioa betez. Herritarrak barne salaketarako bide hori lehentasunezkotzat jo dezake kanpoko salaketa-kanalaren aldean, Tafallako Udalari egotzitako irregulartasunak gertatuz gero. Postontzi honen bidez bidalitako salaketak indarreko legeriaren, kodeen, politiken eta erakunde honen barruan egindako edozein jarduera irregularren edo desegokiren aurkako jokabideei buruzkoak izango dira.
|
Las denuncias enviadas a través de este buzón deben versar sobre conductas contrarias a la legislación vigente, a los códigos, políticas y cualquier actuación irregular o impropia cometida en el seno de esta entidad.