SAN SEBASTIÁN JAIA
Fiestas
San Sebastian eguna urtarrilaren 20an ospatzen da.
San Sebastianenganako oroipen eta eraspenak egun bat du, baita ezagutzera emateko oso era berezia ere. Urtarrilaren 20a Santu Zaintzailea ohoratua izaten da eta bisitari guztiei deigarri suertatzen zaizkien “berezko hiru ikur” hauek gurtuak izaten dira: txapel gorria, argizarizko erroilu-txirrika hari jarraian eta santu martiriaren harrizko imajina serio eta larria.
Txapelari, hiriaren aldeko mirari baten oroipen, muin egiten zaio, erroilu-txirrikak izurrite eta babes egunak gogorarazten ditu eta imajinak dena gailentzen du.
Udalbatza Santa Maria Elizara abiatzen da Musika Bandak, dantzariak, gaita-jotzaileak eta Erraldoi eta Burhandien Konpartsak lagundurik.
Bezpera ospatzea oso errotua dago, koadrilarekin edo familiarekin afaria egin eta gauean ateratzen da.