Eklipse
2026ko abuztuaren 12an, 19:30 inguruan, gure herrian fenomeno paregabea eta errepikaezina biziko dugu luzaroan. 45 segundoz, eklipse oso bat ikusiko da Tafallan, urte askoan errepikatuko ez dena.
Udalak behaketa gune bat prestatu du (Abaco kalearen amaieran, Miguel de Mezquiriz kalearekin lotuta), eta, aldi berean, Nafarroako EKLIPSEren gune ofiziala dena.
Guneak 4.000 lagunentzako edukiera du gehienez, eta 1.270 ibilgailurainoko aparkalekua. Hala ere, Tafallako bizilagunei eskatzen diegu erreferentzia punturaino oinez joateko eta aparkaleku horiek kanpotik datozen pertsonentzat uzteko.
Tafallan erroldatutako pertsonek doan lortu ahal izanen dituzte behaketarako betaurrekoak abuztuaren 3tik aurrera, astelehenetik aurrera, udal azokako etxabeetan: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 19:00. NANa erakutsiz, betaurrekoak amaitu arte banatuko dira (Udalak 10.000 betaurreko izanen ditu).
