Nola iritsi?
DISTANTZIA HAINBAT HERRI ETA HIRITARA:
Tafallan eragin gehien duten Nafarroako hiriguneak dira hurrenez hurren Iruñea, Lizarra eta neurri txikiagoan Tutera.
Distantziak:
- Iruñera: 38 kilometro.
- Tuterara: 60 kilometro.
- Lizarrara: 37 kilometro.
- Zangotzara: 42 kilometro.
Komunikazioa beste hiriguneekin, pertsonentzat zein merkantzientzat, oso ona da.
KOMUNIKAZIOAK:
Tafalla Iruñearekin lotua dago N-121 errepidearen bidez. Iruñera ere iritsi daiteke A-15 autopistan barna, bidesaria ordainduz.
Nafarroako autopistak Tafallako udalerria kurritzen du bere ekialdetik. Hegoalde zein Iparraldeko irtereetatik iritsi daiteke autopistara.
Iruñea Tafallarekin, Tuterarekin eta Madrilekin lotuta egoteak berebiziko garrantzia du Foru Komunitate osoaren garapenerako.
Tutera-Soria-Medinaceli lotu eta 170 km. izango dituen autobia eraikitzea berehalako helburua da (13 km. Nafarroako lurraldean daude). Horrela Madril eta Iruñea arteko komunikazioa, zabalera handiko bideetan barna lortuko litzateke: Autobia N-II eta Madril eta Guadalajara lotzen dituen R-2 Autopistan zehar, Autobia N-II Guadalajara eta Medinaceli lotzen dituena, Medinaceli-Soria-Tutera lotzen dituen autobian barna eta Tutera eta Iruñea lotzen dituen Autopista eta N-121 errepideetan zehar.
Ardatz hau funtsezkoa da, Nafarroa-Frantzia lotzen dituen Zabalera Handiko Ardatzarekin batera, komunikazio bide alternatiboa izateko eta N-I errepide nazionala osatzeko.
Zaragozara joateko errepidea erabiliz, lehenik N-121 errepidea hartuko dugu, bigarrenik NA-134 eta azkenik N-232 hiriraino bertaraino eramango gaituena. Zaragozara autopistatik bidaia eginez gero, A-15a erabiltzeaz gain, aurrena AP-68ri lotuko gatzaizkio eta ondoren A-68ri.
Autobus zerbitzua ere badago, Iruñea, Donostia, Tutera, Zaragoza eta populazio gutxiagoko beste herri eta hiri batzuetara, ibilbide nagusietan topatzen ahal direnak.
Tafalla trenbidez ere komunikatua dago. Renfe zerbitzua dago Iruñea, Bartzelona, Madril, Zaragoza eta estatuko hainbat hiriburuetatik.
Gainera, gaur egun, Tafallako Hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko prozesuan dago (Tafalla N-132 zeharbideko saihesbidea). Egitasmo honek ardatz honetan dagoen trafikoa hobetuko du, AP-15 eta NA-132 errepideen arteko lotura barne hartuz.