Tafallako ibilbide seinaliztatuak
Ibili Tafallako Bidezidorretan
Tafallak leku enblematikoetan aberatsa den ingurune naturala du aurkitzeko. Beratxa dorrea, Candaraizko trikuharria, Junkaleko urmaela, harri zuria, Buskil, Oinez Basoa, Balgorra, Monte Plano edo Valdetinako iturria, besteak beste. Tafallako ondare eta natur inguruneaz gozatzeko bederatzi ibilbide.
Ibilbide horietako batzuk “Erdialdea oinez” Bidezidorren Sarean daude. Nafarroako Erdialdean turismo aktiboa eta jasangarria sustatu nahi duen produktua da.
INFORMAZIO PANELA JEITSI (2 Mb)
1. Ereta Ibilaldia (Geltokiko pinuak). San Jose baselizan hasten da, 2,45 kmko luzera eta 70 mko malda du. Egokia ibilbide motza, ordu erdikoa, etxetik hurbil egin nahi bada.
Ibilbidea Wikiloc-en: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6902678
2. Baldetina: Osasun Zentroan hasten da eta 8 km eta 100 mko malda du. Ibilbide gozoa, ikusmira ederrak. Zereala, ezpondetan sortzen den landare ugarirekin eta hainbat gunetan tokiko basoarekin nahasten da. Egingarria familia osoarentzat, ordu pare batean. Ikaragarria udaberrian.
Ibilbidea Wikiloc-en: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6903279
3. Monte Plano: El Planoko ikuiluan edo Corral del Plano delakoan hasten da, Oinez Basoa ibilbidetik (jarraian dator) edo Miranda Argako errepidetik iritsi daiteke eta 1,800 kilometroan ezkerraldera doan bidea hartu behar da. Sei kilometroko ibilbide hau guztiz laua da Nafarroako hegoaldeko zuhaitz-masaren aldetik. Kontserbazio egoera onean mantentzen da. Ordu eta laurdenean burutu daiteke, eta Oinez Basoa ibilbidetik oinez hasiz gero, osotara bi ordu eta erdi.
Ibilbidea Wikiloc-en: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6903033
4. Oinez Basoa: Tafallako ikastola berriaren ondoan hasten da, AR-2an. 2011. urtean Tafallako ikastolak, urtero ospatzen den ikastolen Nafarroa Oinez festa antolatu zuen. Horren harira Oinez Basoa landatu zuten, hortaz sortu berria da. Ibilbidearen helmugak berataraino hurbiltzen zaitu. 5,6 kmko luzera eta 60 mko malda du, ordu bat eta laurdenean egingarria, eta lehen azaldu bezala Monte Planoko ibilbidearekin bat egitera iritsi daiteke. Bidean barna atal aipagarriak dira Felix Sanchez “Txirolas” izenez ezagunaren baratza edo Monte Planotik itzultzean bidezidor basotsua.
Ibilbidea Wikiloc-en: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ruta-30-oinez-basoa-tafalla-104843269
5. Buskil: Monte Etxaldean hasten da, Mendigorria-Tafalla errepideko 13.800 kilometroan, hau da Tafallatik Artaxoarako bidean 5 kilometrotara. Ibilbide laburra da (4,7 km) eta malda leuna (140 m) udal-mugarteko gainarik altuenetakora igotzen da (635 m). Bertatik Nafarroako Erdialde eta Erriberako bazter guztiak ditugu begien gozagarri eta egun argietan Moncayo eta Pirinioak ere bai. Ordubeteko iraupena duen ibilbide honetara Tafallatik oinez iritsi daiteke, horrek lau orduko txango bihurtzen du ibilaldia.
Ibilbidea Wikiloc-en: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6903255
6. Ibilbidea Tafalla-Erriberri: Tafallako Zezen plazan hasi eta baratzen artean, Zidakos ibaiaren parean iragaten da; Erriberriraino maldan behera, gozo-gozo, 5,36 Km osatu arte. Joan-etorria bi ordu eta erdiko denboran.
Ibilbidea Wikiloc-en: https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/camino-de-tafalla-a-olite-30312793
7. Balgorra: Gure ibilbidea Erregearen Iturria industrialdean hasiko dugu, Lidl supermerkatuaren ondoan eta garai batean eremu malkartsua zen batean sartuko da (hortik Malkorra izena, gero Balgorra). Orain laborantza eremua, baratzak, olibadi eta mendiarekin nahasi egiten da. Ibilbidean barna, Caseta Redonda edo “Gurrutxo” eta Erregearen Iturria izeneko iturburua (Erdi Aroan Carlos III. Erregearen mazolariek eraikitakoa) bisitatu daitezke. Ibilbidea zirkularra da, 10 kilometrokoa eta bi ordu eta erdiko iraupena du.
Ibilbidea Wikiloc-en: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/itinerario-de-valgorra-ibilbidea-tafalla-22869698
Oharra: Wikiloc loturak Sergio Andiak eman ditu.
8. Beratxa: Ibilbidea hainbat leku adierazgarriren ondotik pasatzen da: Beratxa Dorretik, zaharberritze prozesuan dagoena, Kandaraizko trikuharritik eta Juncal urmaeleko behatokitik esaterako. Ezin ahaztu ezta Roseko harrobia edo Romerales urmaela bezalako leku interesgarriak. Ibilbidea Miranda de Argako Errepideko 0,9 km-tik abiatzen da.
Ibilbidea Wikiloc-en: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/itinerario-de-beratxa-largo-torre-de-beratxa-romerales-y-laguna-del-juncal-tafalla-37282867
Ibilbidea Wikiloc-en: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/itinerario-de-beratxa-corto-torre-de-beratxa-y-dolmen-de-candaraiz-tafalla-37220175
9. Valmediano: Ibilbide hau geltokiko auzora (“la Cadena” auzoa) doan oinezkoentzako tunelean hasten da eta Valmediano udal-barrutira abiatzen da baratze-gune bat zeharkatuz pinudi batera iristeko non Erdi Aroan jada erabiltzen zen igeltsuzko harrobi bat dagoen. Ondoren Burdin Aroko kastro bat bisitatzen da. “Las cinco piedras”, Valmedianoko tontorra, “Piedra Losa” eta Falconerako erlategia -“Auzolan” taldeak berreraiki berri duena- ere ikusi ahal izango ditugu. Valmayorreko zelaietan itzultzen da Tafallara.
Ibilbidea Wikiloc-en: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/l-tafalla-99331355
10. Valdiferrereko erlategiak Ibilbidea: Ibilbidea Lizarra-Lizarra errepideko (N-132) 28.900 km-an hasten da, Lizarrarako bidean zubi txiki bat duen bide baten sarreran. Bertan, Valditreseko iturria bisitatzen da, 2022an Hiriko Bolondres Auzolan taldeak berreskuratu duena. Panelera itzuli, eta errepidera irtengo gara, 50 metro inguru, hura gurutzatu eta Toyoko bidean sartzeko. Bertan, arkitektura tradizionalaz gozatzeko aukera izango dugu, hala nola etxolak eta erlategiak. Nafarroako ubidera iritsiko gara, eta 500 metroz lagunduko dugu. Eskuinerantz desbideratuko gara, igotzeko bidea aurkitu arte. Handik jaitsiko gara hasieraraino. 13,6 kilometroko ibilbidea da eta 297 metroko desnibela du, oso inguru atseginean eta ikuspegi politekin.
Ibilbidea Wikiloc-en: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/itinerario-abejeras-de-valdiferrer-ibilbidea-128248949