Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Udal Euskara Zerbitzua

ZERBITZUAREN HISTORIA

Euskera eguna

Tafallako Euskara Zerbitzua 2004an sortu zen. Bere lan hildoak 2003ko hauteskundeak eta gero sortu zen Euskara Batzordeak finkatzen ditu.

Udal erakundearen barruan dagoen Batzordea da eta bere helbura Tafallako talde/elkarte eta Udalaren arteko komunikazioa eta laguntza bermatzea da, Tafallan Euskararen normalizazioa lortzearren.

Egun, Batzordea honako hauek osatzen dute: kultur elkarteak, talde politikoak, sindikatuak, eskolak, Ikastola, Euskaltegia, kirol taldeak, aldizkariak, merkatarien elkartea, guraso elkarteak… Batordea maiztasunez elkartzen da, hilean behin, eta oso eraginkorra da.

Euskara Teknikaria: Ana Flamarike Goñi

EGITASMOAK ETA JARDUERAK:

Euskara Zerbitzuak Tafallan euskararen erabilera normalizatzeko eta sustatzeko programak diseinatu eta aurrera eramaten ditu. Egitasmo hauetako asko Nafarroako Euskara Zerbitzuen Sarean (NUETS) integratuta dauden Euskara Zerbitzuekin batera egiten dira.

Tafallako Udalaren barruan Euskararen sustapenak honako esparru eta jarduera hauek hartzen ditu kontuan:

Irakaskuntza:

Hizkuntza bat berreskuratzeko ezinbestekoa da bera ikastea. Horretarako:

  • Euskara ikasteko bekak: Euskara Zerbitzuak euskara ikasten ari diren pesrtonak diruz lagundu nahi ditu eta helburu horrekin beka eskaintza egiten du.

Komunikabideak:

Komunikabideen garrantzia hizkuntza baten normalizazioan eztabaidaezina da. Horrela Euskara Zerbitzutik osoki edo zati batean euskaraz komunikatzen duten ondoko komunikabideen presentzia bermatu nahi da:

  • Gaztezulo aldizkariaren harpidetzaLa Kolasa Gazte Etxean: Gazteei zuzendutako gaurkotasunezko gaiak jorratzen ditu argitalpen honek.
  • Entorno eta La voz de la Merindad aldizkariekin elkarlanean. Tokiko ikuspegia emateko euskararen inguruan.
  • Ze Berri? udalerriko aldizkariaren banaketa, bertan euskararen inguruko gaiak gaurkotasunez jorratzen dira.. http://www.zeberri.com

Aisialdia

Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiarekin lotutako jardueretan, honako jarduera hauek eskaintzen dira:

  • Gazteei zuzendutako udalekuak, euskararen erabilera esparru ez-formaletan bultzatzeko (udan).
  • Mintzakide Egitasmoa, eukararen erabilera bultzatzeko eremu ez-formaletan (ikasturte osoan zehar) www.blogak.com/mintzakide

Kultura

  • Euskeraren Eguna antolatu:

Euskararen Transmisia familian

Euskararen transmisioa txiki-txikitatik eta etxeko giroan bermatzeko, ondoko materiala eskaintzen da adinaren beharren arabera antolatua:

Euskararen erabilera familiaren esparruan sustatzeko programak:

  • Duzun onena: Material ona eta egokia bidaltzen zaie jaioberrien familiei euskararekin lehen harreman izan dezaten (liburuxka, eranskailua eta lerde zapia).
  • Jolastuko gara: Bi urte dituzten haurren familiei bidaltzen zaie gutuna “Punpalaplan” CDa eskaintzeko. CDak 30 joku eta abesti ditu 0-5 urteko haurrei zuzenduta.
  • “Hizkuntza, familia eta eskola: bakoitzari berea”: Bere seme-alabak D ereduan matrikulatu dituzten familiei banatzen zaie laguntza material hau.

Egutegia 2011-2012

Tafallako Udalaren Dekalogoa Euskarari buruz:

Dekalogoa 2012ko uztailaren 10ean Udaleko Osoko Bilkurak onetsia izan zen eta Euskara Batzordeak akordio historikotzat jo zuen. Agiri hau onetsi zuen Tafallako Udaleko Euskara Batzordea alderdi guztietako ordezkariek (UPN, Bildu, PSN eta IT) eta Tafallak elkarteetako, ikastetxeetako eta bestelako erakundeetako ordezkariek osatzen dute.

HUSTU TAFALLAKO UDALAREN DEKALOGOA EUSKARARI BURUZ (2 Mb)

EUSKARA SUSTATZEKO BESTELAKO EGITASMOAK:

Euskalduntze Kanpaina “Fórmate en el modelo e, formatéate en el euskaltegi Euskara: tu i+d+ioma”

Nafarroako udaletako Euskara Zerbitzuek 2012-2013 ikasturterako helduen euskalduntzerako kanpaina martxan jarri dute.

Aurtengo kanpainaren leloa honakoa da: “Fórmate en el modelo e, formatéate en el euskaltegi. Euskara: tu i+d+ioma”. Denon ahotan dauden terminoak eta kontzeptuak dira eta euskararen ikaskuntzarekin lotu nahi izan da. Mezua, adin guztientzat baliagarria bada ere, bereziki zuzentzen zaie guraso izango direnei edota seme-alaba dituztenei ere.

http://www.modelo-e.com

Helbidea: F. Navarra 5 p.k 31300 Tafalla

Telefonoa: 948 70 18 11

Faxa: 948 70 32 39

Eposta: euskara@tafalla.es

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento